Proiektua

Webgune hau Aranzadi Zientzi Elkartea ren laguntzarekin egin da eta bildu nahiz gogoratu nahi ditu Gerra Zibilean eta Frankismoan gizateriaren aurkako delituak jasan zituzten milaka donostiarren izen-abizenak. Baita garai hartan gure hirian errepresaliatu eta erail zituzten beste leku batzuetako pertsonenak ere.

 

Proiektu honek Donostiako Udalak duen konpromisoarekin bat egiten du. Konpromiso horrek Oroimen Historikoa berreskuratzea du helburu, eta giza eskubideen urraketak agerian jartzea; hain zuen, kolpe militar batek Errepublikaren legezko erregimena amaitu arazi ondoren, gerra nahiz diktadura luze bati hasiera eman ziotenetik.

 

Memoriaren artxibo horretan ikus daitezke hainbat hamarkadatan, kasu askotan ikusezinak, isilduak, ahaztuak izatera kondenatuak izan diren emakume eta gizonen 8.000 fitxa baino gehiago, bilatzailea erabiliz.

Izen guztiak eta eskubideen urraketa mota banan-banan egiaztatu dira. Beharbada, biktima horien familiek ez dituzte ezagutzen izenak eta istorioak. Orain ez dira anonimoak.

 

Pertsona horien buruzko informazioa askotarikoa da, 2017az geroztik hainbat argitalpenetan eta artxibotan (elizakoak, militarrak, probintziakoak, etab.) egindako ikerketaren emaitzek erakusten dutenez. Baita jasotako testigantzek ere. Kasu batzuetan, argazkiak eta jatorrizko dokumentuak txertatzen dira, hala nola espetxeetako espedienteak eta gerra-kontseiluenak, baita senideek emandako dokumentu pertsonalak ere, hala nola gutunak, marrazkiak, zoriontzeak…

 

5.000 dokumentu ofizialen eta 800 pertsonalen erreprodukzioak  baino gehiago dira. Euskadiko webgune osatu eta garrantzitsuenetarikoa bihurtzen dute, aldi honi eta tipologia honi dagokienez.

 

 

Zentzu honetan, familien lankidetza ezinbestekoa da eta izan da. Eta hala izaten jarraituko du, Aranzadi Zientzi Elkartearen proiektu eta ikerketa honek bizirik iraungo baitu, eta Memoriaren Bulegoak ateak irekita izaten jarraituko baitu, kasu berriak ezagutarazi, osatu edo akatsak zuzentzeko aukera emango diguten informazioa bildu eta testigantzak hartzeko.

 

Izan ere, bakarrik egiaren bidez egin daiteke justizia, aitorpena, duintasuna eta, ahal den neurrian, biktimei ordaina ematea.

 

 

 

 

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana