Txaparrene pasabideko konponketa lanak

Uneoro irekita egongo da, baina arretaz ibili

Intxaurrondo eta Herrera lotzen dituen Txaparreneko pasabideko galtzada berrituko du Udalak datorren astetik aurrera, GI-20 errepidearen gainean. 

Lanak 42.985 euroko inbertsioa izango du, eta, horri esker, oxidazioak eragindako metalezko euskarria konpondu ahal izango da, eta dagoen galtzadaren ordez, izpi ultramoreekiko erresistentea den poliuretanozko estaldura irristagaitza jarriko da, erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko, batez ere euri-egunetan. 

Lanek hiru aste inguru iraungo dute, eguraldiak laguntzen badu, eta faseka egingo dira, pasabidea uneoro irekita egon dadin. Kontrako aldean lan egiten den bitartean ibilbide bat jarriko da, baina obrak egiten ari diren lekuan arreta handiz ibili beharko da. 


 

2026/10/07 argitaratua