Nolakoa da hiria

Donostia bizitzea merezi duen hiria da. Hiri irekia eta dinamikoa da, pertsonak eta haien ingurunea zaintzen dituena, eta garapen orekatu eta iraunkorraren aldeko apustua egiten duena.

Nortasun kultural sendoa du, euskara du zutabe, eta begirada berritzailearekin zaintzen du bere iragana. Zientzia eta ezagutza ardatz dira gure hirian, aurrera egiten jarraitzeko eta donostiarren bizi-kalitatea hobetzeko.

Donostia aukeraz beteta dago, abegikorra da, konprometitua eta anitza, guztiontzako bizikidetza, ongizatea eta aukerak sustatzen dituen hiria da.

Sustrai sakonak ditu, eta bere kulturaz harro dago, baina etorkizunari begirada argiaz begiratzen dio, donostiarrek beren bizi-proiektua garatu ahal izateko pentsatutako begiradaz, hain zuzen.

Jasangarritasuna bere politika eta jarduera guztien zeharkako ardatz duen hiri baten aldeko apustua egiten dugu.

Kultura hiriko hainbat dinamika eta gune eraldatzeko elementu gisa sustatzeko lan egiten dugu.

Kirolean sinesten dugu osasunaren sustatzaile gisa, herritarrek bizi-kalitate hobea izan dezaten.

Bisitatzen gaituztenak hartzen dituen hiria gara, herritarren eta gure nortasuna ezagutu nahi dutenen arteko bizikidetzari lehentasuna emanez.

Enpresei, ekintzaileei eta talentuari gure sustengua ematen diegu, Donostia aukeraz betetako hiria izan dadin.

Donostia Zientzia eta Ezagutza da, berrikuntzaren aldeko apustua egiten duen hiria, bere etorkizunerako funtsezko ildo estrategiko gisa.

Elkartasuna eta berdintasuna bultzatzen dituen hiria gara, lankidetza eta kohesio soziala sustatuz, herritarren inplikazioarekin.

Donostia, euskararen hiria. Donostia euskararen hiriburua da, batzen gaituen hizkuntza, gure kulturaren eta nortasunaren zutabea.

Donostia gazteek beren bizi-proiektuak garatu ahal izateko hiri bihurtzeko baldintzak eta aukerak sustatzen ditugu.

Ezagutu auzoak

Donostia 15 auzok eta 2 lurralde-eremuk osatzen dute, eta haien nortasunek eta berezitasunek hiri anitza eta bizitzaz betea osatzen dute.

Horiek guztiak errealitate komun baten inguruan egituratzen dira: auzotarrak dira haietako bakoitzaren ardatza.

Ezagutu berdeguneak

Donostia hiri berdea da, eta hiria egituratzen duten parke eta lorategi ugari ditu. Hogeita hamar natura-eremu ditu, ingurumenarekiko errespetua eta kultura-ondare garrantzitsu baten balioa uztartzen dituztenak.


Izaera horri hiria inguratzen duen ingurune natural pribilegiatua gehitu behar zaio. Kantauri itsasora irekitako bidezidor, begiratoki eta paisaiek hiriaren eta paisaiaren arteko lotura estua indartzen dute. 

Ezagutu hondartzak

Donostia kostaldeko hiria da, eta bere hondartzen inguruan dago egituratua, hiri-ingurunean erabat integratuta baitaude.

Gainera, lau hondartzetako bakoitzak nortasun propioa du, eta nortasun horri arreta berezia ematen zaio zaintzari eta zerbitzuei dagokienez.

Donostia datuetan

Ezagutza da kudeaketarako tresnarik onena. Horregatik, Udalak datu-base eguneratu eta zabala du, herritarrentzat erabaki onenak hartzea ahalbidetzen duena.

Datu demografikoak, ekonomikoak, ingurumenari lotutakoak… Guztiak donostiarren eskura, klik bakarrean.

Mapak - GeoDonostia

GeoDonostia tresna indartsu bat da, hirian sortzen den informazio geografiko guztia herritarrei erabat eguneratuta eskaintzen diena, mapa- edo zerbitzu-katalogo zabal baten bidez: kale-izendegia, kartografia, aparkalekuak, abiadura-mugak, garraio publikoaren geltokiak, iturriak, osasun-ekipamenduak, etab.

Azken albisteak

Berdintasuna, Giza Eskubideak eta Bizikidetza
Udalak plaka bat jarri du Luis García Lozanoren omenez

Lurreko Armadako koronela ETAren biktima izan zen duela 35 urte eta omenaldia egin zaio Foruen pasealekuan

Kirola
Moldakortasuna Illunbeko erabilera anitzeko pabiloi berrirarentzat

Bukatu da ekipamendu berriaren proiektua aukeratzeko nazioarteko lehiaketa, eta "Txalaparta" izeneko proposamena hautatu du epaimahaiak, IDOMek aurkeztutako proiektua

Txostenaren aurkezpena
Gune publikoa, Hondakinak eta Ingurumena
Iraunkortasunaren eta Klimaren 2025eko Txostena

Donostiak % 47 murriztu ditu emisioak, eta pauso irmoak eman ditu hiri jasangarriago eta erresilienteago bateranzko bidean

Adinekoentzako hiri eta komunitate lagunkoiei buruzko nazioarteko kongresua, Donostian

Euskal erakundeek herritarrengana hurbilduko dute Kongresua, Lagunkoia Plazaren bidez