Parkeak eta lorategiak

Nola gozatu hiriko parkeak eta lorategiak.
Iragazi gunearen arabera

25 Emaitza

Donostiako hiri-basoa al ezagutzen duzu?

Ikusi gure parkeetan eta lorategietan bizi diren espezie bitxi, berezi eta erakargarrienen zerrenda.

Ingurune naturalak

Hondartzak, mendiak, parkeak eta natura-guneak, hiria naturarekin lotzen duten espazio paregabeak.

Donostiako parkeak erabiltzeko gomendioak

Parkeen kontserbazioa eta gozamena bermatzeko, arau hauek bete behar dira:
  • Ingurunea errespetatu. Jokabide egokia izan eta berdeguneetako elementu guztiak zaindu.
  • Belarraren erabilera. Belarra zapaltzea berariaz baimendutako eremuetan soilik dago onartuta.
  • Landarediaren zaintza. Debekatuta dago zuhaitzak eta landareak kaltetzea, baita haietara igotzea ere.
  • Maskotak. Txakurrak lotuta eraman behar dira une oro, eta jabeek haien gorotzak jaso behar dituzte beti.
  • Debekatutako jarduerak. Parkeetan ez da baimentzen kanpatzea ezta sua egitea ere.
  • Jolasak eta kirolak. Horretarako prestatutako guneetan soilik egin daitezke.
  • Ibilgailuak. Debekatuta dago motordun ibilgailuen zirkulazioa.
  • Bizikletak. Horretarako egokitutako bideetan soilik erabil daitezke. 6 urtetik beherako adingabeek parkeetan barrena ibil daitezke bizikletan.

Parkeen ordutegia

Aieteko parkea

  • Uda (apirila-iraila): 08:00-21:00
  • Negua (urria-martxoa): 08:00-19:30
  • Elizaren aurreko atea: 08:00-21:00

Cristina Enea parkea

  • Uda (apirila-iraila): 08:00-22:00
  • Negua (urria-martxoa): 08:00-21:30

Beste parkeak

  • Uda (apirila-iraila): 08:00-21:00
  • Negua (urria-martxoa): 08:00-19:30