Errei baten mozketa Tolosa hiribidean
4 hilabeteko iraupena izango du
'IB.22 Infernua/el Infierno' eremuko urbanizazio proiektuaren lanak egin ahal izateko trafikorako mozketa hauek egingo dira, azaroaren 24tik aurrera:
- zirkulazio errei bat moztuko da Tolosa hiribidean, Zubiberri bidearekin lotura duen lekuan
- erreiaren mozketak Zubiberri bidea 25 zenbakitik behera doan noranzkoan eragina izango du (Zuatzu Industrialgunea)
- Zubiberri bidea 6ko bizilagunek (Belen Berri) bakarrik erabili ahal izango dute
Lanek 4 hilabeteko iraupena izango dute, 2027ko martxora arte
2026/11/23 argitaratua