Abegitsua

Donostian, abegikortasuna elkarbizitza ulertzeko eta ezagutu nahi gaituztenekin harremanak izateko modu bat da.

Hiriaren ezaugarri nagusia tratu hurbila, errespetuzkoa eta atsegina da, bisitatzen gaituztenak, gure nortasuna ezagutu nahi dutenak eta gure bizimoduaz gozatu nahi dutenak abegiz hartzen dituen hiria. 

Baina Donostia leiala da bertan bizi direnekin, eta, beraz, donostiarren bizi-kalitatea lehenesten du, erdigunean jarriz eta oreka bilatuz haien ongizatearen eta bisitan datozen pertsonen gozamenaren artean.

Hiriak 25 parke eta lorategi ditu, donostiarren eta bisitarien topagune direnak

"Friendliest city in Europe" (Europako hiririk abegikorrena) izendatu zuten 2022an

Donostiarren % 14,4 atzerrian jaioak dira

Elkar topatzera gonbidatzen duten espazioak

Oinezkoentzako kaleak, plaza irekiak, parkeak, hondartzak eta bizitzaz beteriko txokoak: Donostia harremanak errazteko diseinatuta dago. Hiriaren eskalak, erritmo pausatuak eta naturaren eta hiriguneen arteko orekak ingurune atsegina eta erraza sortzen dute.


Auzoetan badaude kultur etxeak, badaude kirol instalazioak eta zerbitzu komunitarioak, eta badago bertakoa izatearen sentimendua indartzen duen gizarte bizitza aberatsa. Auzo bakoitzak bere nortasuna du, baina guztiek dute esentzia bera: elkarrekin bizitzeko eta erlazionatzeko espazio atseginak dira, eta hori igartzen da egunerokoan.

Bizikidetza, aniztasuna eta inklusioa

Hiriak jatorri, belaunaldi eta bizimodu desberdineko pertsonak hartzen ditu. Izaera plural horrek aberastu egiten du tokiko nortasuna, eta errespetuan, lankidetzan eta parte-hartzean oinarritutako bizikidetza elikatzen du.


Berdintasuna, irisgarritasuna, euskara, gizarteratzea edo bitartekaritza komunitarioa bezalako arloetako ekimenek benetako inklusioaren aldeko apustua egiten duen hiri-eredua indartzen dute. Donostia, funtsean, hiri irekia da, non guztiek duten leku bat.

Gozatzeko eta ondo sentitzeko lekua

Paisaia, kultura, gastronomia eta hiri-kalitatea uztartzeak bizitzeko, bisitatzeko eta partekatzeko leku ezin hobea bihurtzen du Donostia. Inguruaren edertasuna donostiarren nortasunarekin osatzen da, ikusmenetik haratago doan esperientzia sortuz: lehen paseotik laguntzen duen hurbiltasun-sentsazioa.

Sartu turismoarekin lotutako zerbitzu eta informazio guztietara