AURREKONTUAK- bannerra - txikia2

San Sebastián entre todas y todos

AURREKONTUAK- titulo - proposatu

REALIZA TU PROPUESTA

del 4 al 17 de junio de 2018

 

AURREKONTUAK - TESTUA - proposamenak 2021-1

Proposamenak egiteko epea itxi da.

Proposamena egiterakoan, zure burua identifikatu behar duzu, nola banako gisa hala elkarte gisa.

16 urte baino gehiago badituzu eta Donostiarekin harremanen bat baduzu egin ditzakezu proposamenak: bertan bizi bazara, bertan ikasi edo lan egiten baduzu, bertan jabetzaren bat baduzu, etab. Elkarteei dagokienez, erakundeen udal erregistroan inskribatuta egon behar dute.

Zer hobetu nahi duzun, non dagoen eta nola egingo zenukeen deskribatu behar duzu. Iraingarriak diren edo errespetuaren eta giza eskubideen kontra dauden proposamenak bertan behera geratuko dira.

Antzeko proposamenak multzokatu egingo dira, eta horren berri emango zaie proposamenak aurkeztu dituztenei.

Ondorengo baldintzak bete behar dituzte aurrera egingo duten proposamenek:

  • Interes publikokoak izatea.
  • Udal eskumenekoak izatea.
  • Udalaren bideragarritasun azterketa gainditzea.

Udalaren Berdintasun Planeko eta Euskara Planeko jarraibideak bete behar dituzte.

Botoa emateko fasera pasatu ahal izateko:

  • Gehienez 300.000 €-ko gastua eragin behar dute.
  • 2019ko ekitaldian gauzatzeko modukoak izan behar dute, eta ezin izango dute eraginik izan ondorengo aurrekontuetan.

Beste administrazio batzuen eskumeneko proposamenak diren kasuan, administrazio horiei helaraziko zaizkie.