Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
BARRUTIA - PODCAST TESTUA
EKIALDEKO BARRUTIA
"Emakumeen omenezko atrilak Ekialdeko Barrutian
Hirian emakumeen izenak dituzten kaleak ez dira % 10era iristen, eta, kaleren bat duten gutxi horiei buruz, ez dakigu ez zer ekarpen egin zioten hiriari ez beren ofizioak eta borrokak zeintzuk izan ziren.
Emakumeen ikusezintasuna hautematen den eremuetako bat espazio publikoa da. Horrek emakumeak aintzat ez hartzea esan nahi du, eta estaltzea emakumeen ekarpenak jendarte parekideago eta bidezkoago baten garapenaren nahiz aurrerabidearen alde.
Ekialdeko Barrutian emakumeen izenak dituzten 9 kale dituzten emakumeen biografiak ikusarazi nahi izan dira eta 2021 urtean informaziodun atrilak jarri ziren.
Bestalde, 2023an beste 3 atril jarriko dira Altzako emakume milizianoen, Herrerako emakume bolarien eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen omenez. Biografia guztiak Podcast honetan jaso dira.
Eduki publikatzailea
Gerra Zibilaren hasieran (1936-1939), Donostia erori aurreko egunetan, 1936ko irailaren 13an, Herrerako, Altzako beste gune batzuetako eta Trintxerpeko emakume oso gazte batzuek Jaizkibeleko eta Aiako Harrietako defentsa-lerroetara joateko erabakia hartu zuten, Errepublika eta beren ideiak armekin defendatzeko.