Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Berdintasuna sustatuz
Berdintasun lantaldea
Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldea 2019an sortu zen feminismoen eta berdintasunaren inguruko hausnarketak eta ekintzak bultzatzeko helburuarekin, betiere Ekialdeko Barrutiko errealitateak kontutan harturik. Hauek garatzeko Donostiako Berdintasun sailarekin koordinazioa eta lankidetza etengabekoa da.
Lan taldea osatzen dute
- Elkartasuna auzo elkartea
- Oletako auzo elkartea
- Inxaurdi auzo elkartea
- Plazandreok elkartea
- Intxaurrondo Berri emakume elkartea
- Sporting Herrera
- Banakako emakumeak
- EH Bildu, PSE- EE eta EAJ alderdietako ordezkariak
Diagnosia, Berdintasun Plana eta Memoriak
2021ean Ekialdeko Barrutiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko egoeraren Diagnosia egin zen.
Azterketa hau amaitu eta gero eta hau oinarritzat hartuta, neurriak eta esku-hartzeak jasotzen dituen Berdintasunerako Plana diseinatu eta argitaratu zen. Plan honek 4 urteko plangintza jasotzen ndu eta Ekialdeko Barrutiko markoa finkatzen du. Zehazteko asmoarekin, bi urtetako lana jasotzen duen I. Plan Operatiboa egin zen
'Ekialdeko Barrutiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko egoeraren diagnostikoa' egin zen, honen bidez Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz-Bidebieta auzoetako errealitate eta behar zehatzak aztertzeko. Diagnostiko horretan, Donostiako Estrategia Bulegoak bildutako informazioa eta datuak jaso ziren nagusiki, informazio hori eta haren azterketatik ateratako ondorioak ikuspegi feministatik landuz.
* Ekialde Barrutiko Berdintasunerako I. Plana. (2022)
* 2022 urteko Plan Operatiboa (2022. urteko bigarren seihilekoa barne hartzen zuen eta 2023. urte osora luzatzen zen)
* 2022 urteko ekintza Memoria.
Jabekuntza Eskola
Ekialdeko Barrutiko emakumeei zuzendutako jabekuntza eskola 2020an jarri zen martxan.
Ekialdeko Barrutiko emakumeei zuzendutako Jabekuntza eskola 2020an jarri zen martxan, eta mugimendu feministen aldarrikapen, tesi eta dinamiketan oinarritzen da: emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa sustatzeko, emakumeen parte-hartze erreal bat sortzeko tresna gisa baliatuz eta eraldaketarako bidea eraikiz..
Urtean bitan jartzen da martxan, udaberrian eta udazkenean, eta programazio bereziak sortzen dira auzo ezberdinetan emakumeentzako ikastaroak eskainiz.
Informazio gehiago: jabekuntza.ekialde(a-bildua)gmail.com / 623307159
Aurreko edizioetako jarduerak: komunikazio ikastaroa, batukada feminista, liburu eta komiki aurkezpenak, atrilen aurkezpen ekitaldia, Indarkeria matxisten aurkako ekimena, Autodefentsa Feminista ikastaroa, Emozio tailerra eta Bilera telematikoak prestatzeko tailerra, 'Ni zainduz, ni ezagutu eta ni onartuz , 'Brikolajearen oinarriak'... ' Hitzaldiak: 'Indarkeria matxistak Greziako artean', 'Ondo jan eta hobeto bizi', 'Nire autoestimua elikatuz', 'Elektrizitatean Hastapenak'... Ekintza hauen antolaketan parte hartu dute, besteren artean, Showtime Kultur Elkartea, Ortzadar Emakume Taldea... Beste jabekuntza jarduera batzuk +55 Programarekin elkarlanean osatu dira.
Emakumeen izenak eta ekarpenak espazio publikoan
Emakumeen ikusezintasuna hautematen den eremuetako bat espazio publikoa da. Horrek emakumeak aintzat ez hartzea esan nahi du, eta estaltzea emakumeen ekarpenak jendarte parekideago eta bidezkoago baten garapenaren nahiz aurrerabidearen alde.
Hirian emakumeen izenak dituzten kaleak ez dira % 10era iristen, eta, kaleren bat duten gutxi horiei buruz, ez dakigu ez zer ekarpen egin zioten hiriari ez beren ofizioak eta borrokak zeintzuk izan ziren.
Lantaldearen ekimenez, Ekialdeko Barrutian 2021 urtetik aurrera emakume izena duten kaleetan informaziodun atrilak jartzen ari dira. Biografia guztiak Podcast batean jaso dira.
Intxaurrondon kale bat duen Dolores Goia irakasleari omenaldia eskaini zitzaion 2021 urtean.
Bestetik, auzo hauetan emakumeek egindako lanari esker egindako ekarpenak bisibilizatu nahi izan dira :
Eskultura batzuen bidez, Bidebietan fabriketan emakume langileek egindako lanaren aitortza egiteko Kea deituriko eskultura jarri da eta Altzan Euskal Herrira etxeko lanetara migratu zuten Espainiako emakumeak omendu nahi izan dira.
Indarkeria matxistaren aurka lanean
Indarkeria matxista egiturazko arazo bat den heinean, irtenbideak eremu eta maila ezberdinetakoak izan behar dira, eta gizarte osoaren konpromisoa behar du. Horregatik Ekialdeko Barrutian indarkeria matxistari aurre egiteko erantzun komunitario bat lantzeko asmoa dago.
2023an hasi zen lan hau eta urtez urte mantenduko den proiektua izango da.
Orain arte egindako lana dokumentu honetan laburbiltzen da.