Breadcrumb

Ezkerreko Bannerrak Phone Hidden

Donostia hondakinik gabe

"Donostia xahuketarik gabe": udalaren proiektu bat, jana alferrik galtzeari kontra egiteko.

Jana alferrik galtzea zerari esaten diogu: artean ere pertsonak jateko moduan izan arren aprobetxatzen ez den janari. Jana bazterrean uztea eta botatzea horniduraren etapa guztietan gertatzen da: ekoizteko orduan, kontsumitzekoan, banatzekoan, saltzekoan eta kozinatzekoan.

Europako Elkarteak jotzen du ekoiztutako janariaren % 20 alferrik galtzen dela Europan, eta honela banatzen dela hori elikadura katean: % 11 ekoiztekoan galtzen da, % 19 prozesatzekoan, % 5 salerostekoan, % 12 zerbitzu sektorean eta % 53 etxeetan.

Gestio txar horrek dirua galtzea dakarkie elikaduraren katean parte hartzen duten eragile guztiei; azkeneko kontsumitzaileei batez ere. Baina, ez hori bakarrik: ingurumenari ere asko erasaten dio; izan ere, baliabide batzuk kontsumitu eta isuri batzuk egiten baitira janariak ekoiztekoan, banatzekoan eta hondakinak kudeatzekoan.

Alde horretatik, hor dugu 2030 Agendako garapen sostengagarriaren 12. helburua, kontsumo eta ekoizpen sostengarriaren gainekoa: 2030erako erdira jaistea munduan pertsonako alferrik galtzen den jana, txikizka saltzen denean eta kontsumitzaileek erosteko orduan, eta orain baino jan gutxiago galtzea ekoizpen eta hornidura kateetan ere.

 

 

Donostia xahuketarik gabe - San sebastián sin desperdicio

Donostia xahuketarik gabe

Donostia xahuketarik gabe Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu eta Donostiako Udaleko Ingurumen Zuzendaritzak abian jarri duen ekimen bat da, janik alferrik ez galtzeko hiriko sektore batzuetan, oso praktika samur batzuk eginda.

Udalak bereizgarri bat ematen die baldintza batzuk betetzen dituzten establezimenduei, bistan jartzeko. Bereizgarri hauxe:

 

 

JATETXEAK

Nola galdu dezakegu janari gutxiago alferrik gure jatetxean?

Jatetxeentzako gida honek jana alferrik ez galtzeko neurri batzuk proposatzen ditu, eta hiriko jatetxe batzuetan alde horretatik ondo egiten dituzten gauza batzuk ere ikus daitezke, besteentzako ikasbide bat izateko.

'Donostia xahuketarik gabe - San sebastián sin desperdicio' kartela

Nola eskuratu daiteke DONOSTIA XAHUKETARIK GABE bereizgarria?

DONOSTIA XAHUKETARIK GABE bereizgarria lortzeko baldintza hauek, behintzat, bete behar ditu jatetxeak:

  • Hondakin frakzio guztiak ondo bereiztea, baita bio-hondakina ere.
  • Janik alferrik ez galtzeko balio duen neurri bat, behintzat, hartzea. Gutxienez, janari soberakinak etxera eramatea eskaini behar zaie bezeroei.
  • Iturriko ura doan eskaintzea.
  • Hartutako prebentzio neurriak erabiltzen erakustea langileei.

Baldintza horiek betez gero, Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzara jo daiteke, 943483390 telefonora hots eginda, edo ingurumena@donostia.eus helbide elektronikora idatzita.

 

Donostia xahuketarik gabe bereizgarria duten jatetxeen zerrenda orriaren bukaeran ikus dezakezu.

 

 

ELIKAGAI-KOMERTZIOAK

Nola galdu dezakegu janari gutxiago alferrik gure komertzioan?

Elikagai-komertzioetarako gidaliburu honetan, elikagai-hondakinak sortzearen aurka borrokatzeko zenbait neurri proposatzen da.

Elikaduraren arloko establezimenduetarako gidaliburua  

Nola eskura daiteke DONOSTIA XAHUKETARIK GABE bereizgarria?

DONOSTIA XAHUKETARIK GABE bereizgarria lortzeko, gutxienez, ondorengo baldintzak bete ehar dituzte elikagai-komertzioek:

  • Janik alferrik ez galtzeko balio duen neurri bat, behintzat, hartzea. Hor ditugu, adibidez: establezimenduko zona bat "azken minutuko" produktuetarako erabiltzea; soberakinei irteera ematea, berariaz horretarako diseinatutako aplikazioen bitartez; edota, soberakinak ematea.
  • Hondakin mota guztiak ondo bereiztea, biohondakina barne.
  • Langileei hartzen diren prebentzio neurrien berri ematea, eta horretan trebatzea.

Baldintza horiek betez gero, Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzara jo daiteke, 943483390 telefonora hots eginda, edo ingurumena@donostia.eus helbide elektronikora idatzita.

 

 

ETXEAK

Nola galdu dezakegu janari gutxiago alferrik gure etxean?

Etxeetarako txosten honek hainbat neurri proposatzen du, janari alferrik galtzea saihesteko.

Hondakinik gabeko etxe bat izateko 10 arauak

 

 

DONOSTIA XAHUKETARIK GABE bereizgarria duten jatetxeak:

Gandarias Taberna Abuztuaren 31 kalea 23
Juantxo Taberna Enbeltran kalea, 6
Maiatza Taberna San Bizente kalea 7
Zazpi Gastrobar Taberna San Martzial kalea 7
La Raviolina Taberna-jatetxea Portu kalea 9
Kafe Botanika Kafetegia Gernikako Arbolaren pasealekua 8
Kampus Topagunea Gureak Jangela Elhuyar plaza
Lopyber Escuela de Ingeniería Jangela Europa plaza 1
Olarain Jangela Ondarreta pasealekua 24
All i oli Jatetxea Okendotegi bidea 2
Anastasio Jatetxea Easo kalea 19
Aratz Jatetxea Igara bidea 15
Asador Portuetxe Jatetxea Igara bidea 71
Atari Jatetxea Kale Nagustia 18
Avenida XXI Jatetxea Askatasunaren hiribidea 21
Basque Culinary Center Jatetxea Juan Avelino Barriola pasealekua 101
BeerSS Zurriola Beach Jatetxea Usandizaga kalea 23
Bistroteka Zinema 7 (Zinema7 Hotela) Jatetxea Familia Santua kalea 1
Bokado Jatetxea Jacques Cousteau plaza 1
Cafetería Facultad Psicología Jatetxea Tolosa hiribidea 70
Cafetería Facultad Química Jatetxea Manuel Lardizabal pasealekua 3
Cafetería Pako's Informática Jatetxea Manuel Lardizabal pasealekua 1
Caritas Aterpea Jatetxea Famila Santua kalea 11
Casa Bartolo Jatetxea Fermin Calbeton kalea 38
Casa Urola Jatetxea Fermin Calbeton kalea 20
Casa Vergara Jatetxea Kale Nagusia 21
Chutney Gastrobar Jatetxea Pedro Egaña kalea 8
Cortazar Jatetxea Hondarribia kalea 20
Dry Bar, Buffet Breakfast y The Gallery (María Cristina Hotela) Jatetxea Argentinako Errepublika pasealekua 4
El Fogón Jatetxea Miramon pasealekua 190
El Puerto Jatetxea Portu kalea 19
El Rincón Jatetxea Errege Katolikoak kalea 20
Emaus Jatetxea Uba bidea 37
Erniope Jatetxea San Joan 11
Esparru Jatetxea Carlos I hiribidea 16
Fermín Calbetón San Sebastián Jatetxea Fermin Calbeton kalea 40
Gaia Jatetxea Antonio M. Labaien kalea 1
Garai Jatetxea Juan Garai kalea 2
Garraxi Jatetxea Tejeria kalea 9
Gatxupa Jatetxea Usandizaga kalea 17
Hemeretzi Jatetxea Abuztuaren 31 kalea 19
Igela Jatetxea Pilotegi bidea 2
Iñausti Jatetxea Zuatzu kalea 4
Intxaurdi Jatetxea Sagastieder plaza 6
Itxaropena Jatetxea Enbeltran kalea 16
Jarana (Lasala Hotela) Jatetxea Mari kalea 3
Juanito Kojua Jatetxea Portu kalea 14
Kaxilda Jatetxea Arroka kalea 2
Kenji Sushi Jatetxea Kale Nagusia 4
Km 0 Jatetxea Mandasko Dukearen pasealekua 35
Kofradia - Itsas Etxea Jatetxea Kaimingaintxo plaza 1
La Cepa de Bernardo Jatetxea Abuztuaren 31 kalea 7-9
La Mejillonera Jatetxea Portu kalea 15
La Muralla Jatetxea Enbeltran kalea 3
La Rebotika Jatetxea Zarautz kalea 6
La Viña Jatetxea Abuztuaren 31 kalea 3
LABe Tabakalera Jatetxea Andre Zigarrogileen plaza 1
Le Comidare Jatetxea Peña y Goñi kalea 4
Lukas Jatetxea Julio Caro Baroja plaza 1
Mapa Verde Jatetxea Jose Migel Barandiaran 22
Matalauva Jatetxea Zabaleta kalea 17
Muka Jatetxea Zurriola hiribidea 1
Ñam Restaurante - Peine del Viento Jatetxea Eduardo Chillida pasealekua 13
Ñam Restaurantes - Bentaberri Jatetxea Julio Caro Baroja plaza 1
Ñam Restaurantes - Gros Jatetxea Bermingham kalea 1
Orburu Jatetxea Matia kalea 5
Panda Jatetxea Boulevard zumardia 3
Pandora Taberna Jatetxea Txofre kalea 2
Pizzeria Capricciosa Jatetxea Fermin Calbeton kalea 50
Polka Jatetxea Sarriegi plaza 7
Restaurante Igeldo Jatetxea Kaiko pasealekua 15
Restaurante Kokotxa Jatetxea Kanpandorre kalea 11
Restaurante Ulia (Costa Vasca Hotela) Jatetxea Pio Baroja pasealekua 15
Sanse Bay Hotel Sanse Bay Jatetxea Mari kalea 21
The Txotx Gourmet Jatetxea Errege Katolikoak kalea 7
Tilia Deli & Café (Arima Hotela) Jatetxea Miramon pasealekua 162
Txalanta Jatetxea Juan Zaragueta kalea 4
Ubarrechena Jatetxea Kale Nagusia 16
Urepel Jatetxea Salamanca pasealekua 3
Zelai Txiki Jatetxea Rodil kalea 79
Zumeltzegi Jatetxea Fermin Calbeton kalea 15
Gaztelubide Elkarte gastronomikoa Gaztelubidea kalea 2
Kañoyetan Elkarte gastronomikoa Kaimingaintxo plaza 1
Unión Artesana Elkarte gastronomikoa Euskal Herria kalea 7

​​​​​​​