Breadcrumb

Ezkerreko Bannerrak Phone Hidden

Hiriko elikadura estrategia

Hiriko elikadura estrategia

Munduko hiri askok du bere elikadura estrategia. Ezagunenetako bat Londres da. 2012ko Olinpiar Jokoen inguruan sortu zuen hark estrategia hori.


Donostian ere badira horrelako estrategia bat izateko behar-beharrezkoak diren elementu batzuk: bada kultura gastronomiko bat, nola ostalaritzan hala herritarren artean; badira denda txiki interesgarri asko, eta bada bertan egindako produktu finen aldeko kultura bat ere, geroz eta handiagoa. Hemen ere baditugu, ordea, errealitate kaltegarri batzuk, elikaduraren ingurukoak. Esate baterako, geroz eta gehiago kontsumitzea aurrez prestatutako janak eta jan industrialak, fats food-a, nekazaritza lanaren konturik ia batere ez jakitea, osasunarentzako bizimodu txarra eramatea, eta abar. Eta horiek denek dakartena da eskasagoa izatea sistemaren eta bizimoduaren kalitatea, ingurumenarena eta biztanleena ere bai.


Jomuga 2025ean jarri eta lantzen ari garen estrategiak ildo nagusi hauek ditu:

  • Herritarren ohiturak aztertu eta elikadura osasungarriaren alde egitea.
  • Orain baino jan gutxiago galtzea alferrik.
  • Bertako nekazaritza ekoizpen ekologikoa sustatzea.
  • Bertako produktuen banaketa hobetzea.
  • Sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.
  • Gobernantza, partaidetza eta elikadura politikak.