Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
UDA_Izenemateak
Izen-emateak egiteko sistema - UDA 2024
- Online aurretiko izen-emateak: maiatzaren 6tik 9ra (biak barne)
- Zozketa eta emaitzaren jakinarazpena: maiatzaren 10ean
- Ordainketa eta plazen berrespena: maiatzaren 13tik 16ra (biak barne)
- Izen-emateen hasiera: maiatzaren 27an
LEHENENGO FASEA: Aurretiko izen-emateak eta zozketa.
1.- ONLINE AURRETIKO IZEN-EMATEAK. Maiatzaren 6tik 9ra (biak barne).
- Internet bidez: ELKARTE GUZTIAK www.donostiakirola.eus web orrian.
- Presentziala: Kanpainako kirol kluben bulegoetan, bakoitzak ezarritako ordutegietan.
BANAKAKO AURRETIKO IZEN-EMATEA: Ikastaro berean pertsona bakoitzeko izen-emate bakarra onartuko da.
TALDEKO AURRETIKO IZEN-EMATEA: Ikastaro berean gehienez lau lagun onartuko dira. Modalitate honetan zozketaren emaitzak aurretik izena eman duten pertsona guztiak lotzen ditu.
2.- ZOZKETA ETA EMAITZAREN JAKINARAZPENA. Maiatzaren 10ean.
Aurretiko izen-emateen zozketaren behin-behineko esleipena burutuko da.
Donostia Kirolak zozketaren emaitza posta elektronikoen bidez jakinaraziko du eta www.donostiakirola.eus web orrian ere kontsultatu ahal izango da.
3.- ORDAINKETA ETA PLAZEN BERRESPENA. Maiatzaren 13tik 16ra (biak barne).
Ikastaroen ordainketa egiten denean, plazak berretsiak izango dira.
Ikastaroaren ordainketa ez egiteak, zozketan esleitutako plaza galtzea suposatuko du.
Ordainketa:
- Interneten Bidez: Erakunde GUZTIAK www.donostiakirola.eus web orrian.
- Presentziala: Kanpainako kirol kluben bulegoetan, bakoitzak ezarritako ordutegietan.
Gogoratu: Ikastaroen ordainketa epea, maiatzaren 16an amaituko da arratsaldeko 20:00etan.
BIGARREN FASEA
Zozketa egin ondoren libre gelditzen diren plazetarako IZEN-EMATEAK:
IZEN-EMATEEN HASIERA: maiatzaren 27an.
Izen-emateak egiteko bi bide egongo dira:
1. Interneten bidez (goizeko 9:00etatik aurrera): www.donostiakirola.eus web orrian:
2. Presentziala: Kanpainan parte hartzen duten ERAKUNDE GUZTIEN bulegoetan bakoitzak jarritako ordutegietan. Donostia Kirolak zuzenena antolatzen dituen jarduerentzako izen-emateak bai bulegoetan bai arreta zerbitzua daukaten kiroldegietan ere egin ahal izango dira.