Breadcrumb

Banner_Bilatu

Bilatu zure ikastaroa

UDA_Izenemateak

Izen-emateak egiteko sistema - UDA 2024

 

 

 

 

LEHENENGO FASEA: Aurretiko izen-emateak eta zozketa.

 

1.- ONLINE AURRETIKO IZEN-EMATEAK. Maiatzaren 6tik 9ra (biak barne).

 

  • Internet bidez: ELKARTE GUZTIAK www.donostiakirola.eus web orrian.
  • Presentziala: Kanpainako kirol kluben bulegoetan, bakoitzak ezarritako ordutegietan.

 

BANAKAKO AURRETIKO IZEN-EMATEA: Ikastaro berean pertsona bakoitzeko izen-emate bakarra onartuko da.

 

TALDEKO AURRETIKO IZEN-EMATEA: Ikastaro berean gehienez lau lagun onartuko dira. Modalitate honetan zozketaren emaitzak aurretik izena eman duten pertsona guztiak lotzen ditu.

Guztira, pertsona bakoitzak gehienez 4 aurretiko izen-emate egin ahal izango ditu. Pertsona baten izenean 4 eskaera baino gehiago aurkezten badira, lehenengo 4ak bakarrik onartuko dira eta besteak baliagabeak izango dira. Dena dela, Donostia Kirolari eskatzaileak iruzur ahalegina egin duela irudituko balitzaio, aurretiko izen-emate guztiak baliogabetu ahalko lituzke.

 

2.- ZOZKETA ETA EMAITZAREN JAKINARAZPENA. Maiatzaren 10ean.

Aurretiko izen-emateen zozketaren behin-behineko esleipena burutuko da.

Donostia Kirolak zozketaren emaitza posta elektronikoen bidez jakinaraziko du eta www.donostiakirola.eus web orrian ere kontsultatu ahal izango da.

 

3.- ORDAINKETA ETA PLAZEN BERRESPENA. Maiatzaren 13tik 16ra (biak barne).

Ikastaroen ordainketa egiten denean, plazak berretsiak izango dira.

Ikastaroaren ordainketa ez egiteak, zozketan esleitutako plaza galtzea suposatuko du.

 

Ordainketa:

  • Interneten Bidez: Erakunde GUZTIAK www.donostiakirola.eus web orrian.
  • Presentziala: Kanpainako kirol kluben bulegoetan, bakoitzak ezarritako ordutegietan.

 

Gogoratu: Ikastaroen ordainketa epea, maiatzaren 16an amaituko da arratsaldeko 20:00etan.

 

Aurretiko izen-ematea aldatu edo ezabatzeko eta ikastaroen ordainketa burutu egin ahal izateko, Donostia Kirolak posta elektroniko bidez bidaliko duen KODE IDENTIFIKATZAILEA erabiltzea ezinbestekoa izango da. 
Oharra. Prozesua bukatu arte kode identifikatzaile hori gordetzea ezinbestekoa da.

 

BIGARREN FASEA
Zozketa egin ondoren libre gelditzen diren plazetarako IZEN-EMATEAK:

IZEN-EMATEEN HASIERA: maiatzaren 27an.

Izen-emateak egiteko bi bide egongo dira:

1. Interneten bidez (goizeko 9:00etatik aurrera): www.donostiakirola.eus web orrian:

2. Presentziala: Kanpainan parte hartzen duten ERAKUNDE GUZTIEN bulegoetan bakoitzak jarritako ordutegietan. Donostia Kirolak zuzenena antolatzen dituen jarduerentzako izen-emateak bai bulegoetan bai arreta zerbitzua daukaten kiroldegietan ere egin ahal izango dira.

 

Izen-emateak ezeztatzeko eta diruaren itzulpena eskatzeko: edozein izen-emate ezeztatu eta diru itzulpena eskatzeko, ekintza burutzeko ardura duen KLUBarengana jo beharko da. Ordainketaren itzulpena eskatu ahal izango da, gutxienez, jarduera hasi baino 21 egun lehenago.