Breadcrumb
Proyectos Musicales
Musika Proiektuak
2017-18 ikasturtean sortutako irakasgai berritzailea. Adin talde ezberdinetarako eskaintzen da, 8-10 urte, 10-12 urte, 14-18 urte, helduak...
Irakasgai honen helburua da ikasle bakoitzaren gaitasun musikala, gorputz, ahots eta beste baliabideen bidez garatzea, sorkuntza eta talde lana ardatz harturik.
MUSIKA PROIEKTUetan, hau egiten dugu:
- Musika era aktibo batean landu, instrumentu zehatz bati lotuta egon gabe.
- Musika pieza berriak sortu eta ikasleek interpretatzea.
- Taldean aritu, autoestimua eta autokonfiantza bultzatzen duten jarduerekin.
- Pertsonen garapen integrala bultzatu, musikaz gozatuz, ezagutuz, zabalduz eta norberaren sormena garatuz.