Breadcrumb

Araba parkea

Araba parkea

Parque araba

Kokalekua

  • Amara

Begiratu batean

Azalera: 12.000 metro koadro

Autobus lineak: 26 17 21 28

Ezagutu parkea

2002an guztiz eraberritu zen, herritarrek parte hartzeko prozesu aktibo batean emandako ideia eta iradokizunetatik abiatuta.

Zuhaitz-masa guztia −tamaina handiko ezkiak dira gehienak− lorategien perimetroan banatuta dago. Horrela, erdiko tokia (galtzada-harrizko zorua du) erabat garbi geratzen da jolaserako eta aisialdirako.

Xake-taula handi batzuk ere baditu, harri naturaleko harlauzekin eginak; eta haurrentzako jolas gune bat baino gehiago ere bai. Bi solairuko dorretxo bat nabarmentzen da, txirrista galant batzuekin. Handik oso gertu, belardi handi bat dago, jolas librea egiteko, substratu naturalaren gainean.

Iparraldeko muturrean, berriz, lorategiek eta Gernikako Arbolaren pasealekuak bat egiten duten tokian, Mendeurrenaren plaza zoragarria dago. Toki itzaltsua da, hango zuhaitzen hostotza trinkoari esker, eta forma kurbatuko parterrez eta landare hesiz osatuta dago.

Erdian, Maria Kristina erreginari eskainitako eskulturamultzoa dago, 1918an eraikia, herritarrek emandako diruarekin.

Parque araba

Parkeko ekipamenduak

Iturria
Jolastokia

Mas información

Parke eta lorategiei buruzko informazio gehiago