Breadcrumb

Erregina Erregeordea parkea

Erregina Erregeordea parkea

Reina regente-boulevard

Kokalekua

  • Erdialdea
  • Alde Zaharra

Begiratu batean

Azalera: 2.950 metro koadro

Autobus lineak: 5 8 9 13 16 25 26 28 29

Ezagutu parkea

Oinezkoentzako gune handi bat da, hiriko alde erromantikoa eta Parte Zaharra lotzen dituena. Erregina Erregenteko lorategiekin du segida naturala. Hangoak ere badu urmaela, eta harrizko eskailera batzuk erdialdea igotzeko, goraxeago baita hura.

Bulebarrean natural-natural elkartzen dira parterreak apaintzen dituzten lore-multzoen koloreak eta zuhaitz hostozabalen itzala, eta oso toki lasaia eratzen dute bien artean, eguneroko bizitasunaren aldean txoke egiten duen toki lasaia. Garai batean Kasino Handia izan zena, Udaletxea - Tour birtuala- dugu gaur, eta haren aurreko aldean dugu musikako kioskoa ere, estilo modernistakoa, zuhaixka apaingarriz inguratua.

Hiribide honen izena euskarazko ‘bastioi’ frantsesera hitzez hitz itzultzetik dator; izan ere, toki horretan baitzen garai batean hiria inguratzen zuen harresia. Hala, Bretxako azokaren aurreko aldeko zoruan, lauza gorrixka batzuk daude jarrita, gotorlekua non zen adierazteko. Eta oraindik ere ikus daitezke haren oinarriak lur azpiko aparkalekuaren barruan.

Reina regente boulevard

Parkeko ekipamenduak

Erainkuntzak
Iturria
Komunak

Mas información

Parke eta lorategiei buruzko informazio gehiago