Fil d'Ariane
DonostiaTIKNavigation
Cabecera-Gestion-Autorizaciones
Baimenak kudeatu
faqs-gestion-autorizaciones-empresas-profesionales
ENPRESA ETA PROFESIONALENTZAKO BAIMENA
Izapide honek aukera ematen du IGEra sarbide librea ez duten enpresen ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak inskribatzeko.
Kasu hauetan eskatu ahal izango duzu baimena:
-
Zerbitzu ekonomikoak: Garraioa, energia, komunikazioak, posta-zerbitzuak...
-
Gizarte zerbitzuak
-
Zerbitzu publikoak: Polizia, osasuna...
IGEko pertsona, enpresa edo erakundeek oro har eska ditzaketen zerbitzuak emateko ibilgailuentzako baimenak:
-
salgaiak banatzeko edo jasotzeko,
-
mantentze- edo konponketa-lanak egiteko,
-
segurtasun pribatua emateko.
IGEan kokatutako jarduera ekonomikoetako ibilgailu mistoak edo industrialak.
Autoeskoletako ibilgailuak, IGEaren barruan gidatze-praktikak egiteko.
Ibilgailuen matrikulak kudeatzea, baldin eta ingurumen-etiketarik ez duen ibilgailuak joan behar badira tailerrera.
Itsasoko jarduerekin lotutako enpresa bat baduzu eta IGEra sartu behar baduzu tamaina handiko materiala garraiatzeko.
Baimen-eskaera, justifikatutako larrialdi batengatik IGEra sartu diren eta baimena aldez aurretik eskatu ezin izan duten ibilgailuentzat. Sartu eta hurrengo 24 orduetan egin beharko da izapidea.