Fil d'Ariane

Cabecera-Vehículos-Afectados

Nola eragiten dit IGEak?

Vehiculos-Afectados-Texto

Airearen kalitatea eta osasun publikoa zaintzeko, ibilgailu kutsakorrenek ezin izango dute Isuri Gutxiko Eremuan zirkulatu.

Murrizketak bi fasetan ezarriko dira:

  • LEHEN FASEA (2025-2027)

    Salbuespenezko kasuetan izan ezik –horretarako baimen puntualak, aldi baterakoak edo baimen iraunkorrak eskatu ahal izango dira– honako ibilgailu hauek ezingo dira Isuri Gutxiko Eremuan sartu:

    • ingurumen-etiketarik gabekoak (salbuetsitako kasu batzuetan izan ezik).

  • BIGARREN FASEA (2028tik aurrera)

    Salbuespenezko kasuetan izan ezik –horretarako baimen puntualak, aldi baterakoak edo baimen iraunkorrak eskatu ahal izango dira– honako ibilgailu hauek ezingo dira Isuri Gutxiko Eremuan sartu:

    • ingurumen-etiketarik gabekoak (lehen fasean salbuetsitakoak ere ez).

    • B etiketadun ibilgailuak.

IGEra SARBIDE LIBREA izango dute ibilgailu hauek:

  • Bizikletek, zikloek eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek (patineteak)

  • CERO/ECO/C/B ingurumen-etiketa duten ibilgailu motordunek edo ziklomotorrek (B etiketa mugatuta egongo da bigarren fasean)

  • DGTk historikotzat jotzen dituen ibilgailuek

  • IGEan erroldatutako pertsonen ibilgailuek, baldin eta DGTn erregistratutako helbidea IGEan kokatuta badago.

    • Bigarren fasean ez dira etiketarik gabeko ibilgailuak baimenduko, 70 urtetik gorako egoiliarrentzat izan ezik.

  • IGEan erroldatuta ez dauden baina salbuespenezko TAO baimenak dituzten pertsonen ibilgailuak:

    • Mugikortasun urriko pertsonek gidatzen dituzten ibilgailuak (MM).

    • Jarduera ekonomikoekin lotutako ibilgailuak.

  • Taxiak eta gidaridun garraio-ibilgailuak (GTI).

    • Bigarren fasean ez da etiketarik gabeko ibilgailuentzako baimenik emango.

SARBIDE LIBRERIK EZ DUTEN ibilgailuek baimen hauek eskatu ahal izango dituzte, honako kasu hauetan IGEan sartu ahal izateko:

Faqs-Vehiculos-Autorizados