Fil d'Ariane
AURREKONTUAK- Banner txikia
AURREKONTUAK - timeline - 2023 fase 0
2. AURREKONTUAK- titulo - aurkezpena 2023
PRESENTACIÓN
AURREKONTUAK - TESTUA - HOME - 2023
2023ko martxoan Donostiako Udalak Partaidetzazko Aurrekontuen prozesua abian jarri du. Prozesu honen bidez herritarrek proiektuak proposatu eta bozkatu ahal izango dituzte, eta Donostiarrek lehenetsitakoak udaleko 2024 eta 2025 urteetako aurrekontu proiektuan jasoko dira.
Prozesuaren bitartez, aurrekontu plangintzako ikuspuntu batetik herritarrek euren auzoaren eta Donostiaren beharrei buruz hausnartzeko aukera izango dute, eta arlo desberdinetan hiria nola hobetu proposatu ahal izango dute.
Udalak proposamen guztien bideragarritasuna aztertuko du, eta herri botazio bidez lehentasunak ezarriko dira.
Proposamen bakoitza gehienez 300.000 €-ko inbertsio-gasturaino iritsi daiteke eta guztira 2024rako eta 2025rako 3.000.000 € gorde dira, kopuru horretaraino iristen diren proiektuak udal aurrekontuan sartzeko eta gauzatzeko.
Ekialdeko Barrutiari dagokionez, barrutiko batzarrak erabaki du bere aurrekontuaren %50a programa horretara bideratzea: 2024 urtean 363.968 € izango dira.
Dokuemnto osoa PDF