Breadcrumb
Planificación y organización del ayuntamiento
Udal arau eta erakundeei buruzko informazioa
141 Helburu zehatzak finkatzen dituzten urteko eta hainbat urtetarako planak eta programak argitaratzen dira, baita horiek lortzeko aurreikusitako jarduerak, baliabideak eta denbora ere.
142 Langileak hautatzeko prozesuak argitaratzen dira.
143 Lan baldintzak arautzeko akordio nahiz itunak eta hitzarmen kolektiboak, indarrean daudenak, argitaratzen dira.
145 Legeen arabera, izapidetzen ari direla, jendaurreko informaziora atera behar diren agiriak argitaratzen dira.
147 Badago, eta argitaratzen da, Genero Berdintasunerako Plan Estrategikoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 2007ko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan oinarritua.
148 5/2022 LEGEA, ekainaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearena. 7.1. artikuluak zera dioen: "Lege honen aplikazio-eremuko entitateak behartuta daude dokumentuak kudeatzeko programa iraunkor eta aktibo bat ezartzera eta atxikitzera, haien jarduerak gauzatzean dokumentuak nola sortzen, atxikitzen eta erabiltzen diren egiaz kontrolatzen dela bermatzeko moduan". Eta azken xedapenetako bigarrena: ."Lege hau indarrean jarri eta bi urteko epean, legearen aplikazio-eremuan dauden entitateak behartuta egongo dira dokumentu-kudeaketari buruz dituzten arauak lege honetan xedatutakora egokitzera".
149 Dokumentuak ezabatzeko indarrean dauden arauak eta prozedurak argitaratzen dira.
1410 Langileen ordezkaritza-organoak osatzen dituzten pertsonak identifikatuta daude, bai eta liberatu sindikalen kopurua, zer sindikatutakoak diren eta liberazio horiek dakartzaten kostuak ere, soldatak, bitarteko materialak, dirulaguntzak eta sor ditzaketen bestelako kostuak bereizita.
1411 Badago, eta argitaratzen da, lan absentismoari buruzko plan bat.
1412 Lan absentismoari buruzko urteko datuak argitaratzen dira, bai eta azken 5 urteetako bilakaera ere.