Breadcrumb

03 Etxebizitza eta hirigintza

Etxebizitza eta hirigintza

Jendeak hirian bizi proiektu bat egin ahal izan dezan, aukera izan behar du etxebizitza bat eskuratzeko, bai erosketa bidez, bai alokairu bidez. Udalak hirigintza garapen berriak sustatuko ditu, eta, hala, milaka etxebizitza gehituko dizkio higiezinen parkeari, bai erregimen librekoak, bai tasatuak. Horretarako, Etxebizitza Planean jasotakoa hartuko du oinarritzat, hau da, hiri eraikia aprobetxatuko du, eta hiriguneak trinkotu, lurzoru gehiago okupatu beharrean. Gainera, gazteentzako eta helduentzako zuzkidura apartamentuak sustatuko ditu.

Adierazleak PDFan deskargatu    

Eduki publikatzailea

Alde Zaharra

Kontu ematea

Alde Zaharra

Alde Zaharra

  • Erdialdea
  • Etxebizita eta hirigintza

Kudeaketa integrala eta parte hartzailearen programa sortu da Alde Zaharrean, tresna gisa, alde batetik, hainbat biztanleria maila eta erakunde (sozialak, elkarteak, erakundeak, etab.) elkartzeko eta adosteko plataforma izateko, eta, bestetik, proiektu eta ekimen desberdinetarako esparru operatibo bat ezartzeko.
Plan horren barruan, oraingoz partzialki ekingo zaie jarduketei, hala nola, ekipamendu plana, Bretxa eta bere ingurua, zuntzaren hedapena, eta plan berezi berriaren idazketa.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 500.000,00 €
Benetan gastatutakoa 900.000,00 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Abian

Aurrerapen maila:

%90

Aurrerapen mailaren iturria:  bete diren mugarrien %

Mugarriak

  • 2017

    Alde Zaharreko kudeaketa integral eta parte hartzailerako diagnostiko dokumentua

  • 2019

    38/2019 Dekretua, apirilaren 16koa, Donostiako Alde Zaharra kultura ondasuntzat jotzen duena, monumentu multzoaren kategoriarekin, eta haren babes araubidea ezartzen duena.

    Plan berezi berriaren idazketa esleitu zen

    Jabari eta erabilera publikoko guneetako okupazioak arautzen dituen udal ordenantzaren behin betiko onarpena, Alde Zaharrari eragiten diona ikusizko komunikazioari eta bide publikoaren okupazioari dagokienez.

    Ekipamenduen planari dagokionez, Esterlines eraikinari, Liburutegiari eta Gizarte Ekintzako zentroari buruzko aurretiazko azterlanak eginda.

    Kanpandegi kaleko eraikinaren desafekzioa. Oinarrizko proiektua idaztea, eta Kaialde elkartearen batzarra eta Kaialde espazioaren erabileraren kontraprestazioei buruzko akordioa

  • 2019-2022

    2019-2022 urteak: zuntz optikoaren hedapena eraikinen barrualdetik. Fase ezberdinak: EAEko fatxadetako telekomunikazio azpiegiturei buruzko azterketa; kontsulta eta kontraste tekniko eta instituzionalak; hedapenari buruzko kontsulta eta kontraste tekniko eta instituzionalak eraikinen barruan; EAEko eraikinetan telekomunikazio zerbitzuak eskuratzeko azpiegitura komunen egoerari buruzko diagnostikoari eta zuinketari buruzko xehetasun azterketak; auzotarren komunitateekin kudeatzea, atarien barruan udalaren esku hartzea egiteko baimenak lortzeko; NEXT Generation proiektuek zuntz optikoa hedatzeko esku hartzearen proposamena eta onarpena; Urbycolan enpresari esleitzea,
    ​​​​​​​Alde Zaharreko 193 ataritan zuntz optikoa hedatzeko.

  • 2020

    Esperientzia pilotua: zarata Kontrolatzeko Proiektu Esperimentala Alde Zaharrean. Pandemia dela eta ezin izan ziren datuak lortu.

  • 2021

    Orixe ingurua oinezkoentzat jartzea (San Juan kalea), aurrekontu parte hartzaileetan jasota.

  • 2022

    Sarriegi plazan Urketaria eskultura jartzea.

    Kanpandegiko Orixe eraikina atxikitzea, 15 zuzkidura-bizitoki garatzeko. Aurreproiektua idaztea.

    Sarriegi plaza birmoldatzea. Talde eskultorikoa plazaren erdira eramatea, plazaren eta Bretxako Arrandegiaren arteko espazioa handitzeko.

  • 2023

    Zuntz optikoaren hedapena amaitu eta SMART sarea konektibitatea hobetzeko egokitzapenak egin.

    Kanpandegiko 15 zuzkidura bizitoki.