Breadcrumb

03 Etxebizitza eta hirigintza

Etxebizitza eta hirigintza

Jendeak hirian bizi proiektu bat egin ahal izan dezan, aukera izan behar du etxebizitza bat eskuratzeko, bai erosketa bidez, bai alokairu bidez. Udalak hirigintza garapen berriak sustatuko ditu, eta, hala, milaka etxebizitza gehituko dizkio higiezinen parkeari, bai erregimen librekoak, bai tasatuak. Horretarako, Etxebizitza Planean jasotakoa hartuko du oinarritzat, hau da, hiri eraikia aprobetxatuko du, eta hiriguneak trinkotu, lurzoru gehiago okupatu beharrean. Gainera, gazteentzako eta helduentzako zuzkidura apartamentuak sustatuko ditu.

Adierazleak PDFan deskargatu    

Eduki publikatzailea

San Bartolomeko garapena

Kontu ematea

San Bartolomeko garapena

San Bartolomeko garapena

  • Erdialdea
  • Etxebizita eta hirigintza

Ingurune hori eraldatu, lorategiak, plazak, espazio libreak, ekipamendu komunitarioak eta hirugarren sektorekoak, igogailuak eta eskailera mekanikoak, oinezkoen mugikortasuna errazteko eta bide-konexio berriak, baita garajeak eta etxebizitzak eraikitzea ere San Bartolomen.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 20.467.315,11 €
Benetan gastatutakoa 18.320.868,11 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Abian

Aurrerapen maila:

%90

Aurrerapen mailaren iturria: aurreikusitako aurrekontutik gastatutako %

Donostiako Plan Orokorreko A.I.U 05 San Bartolome hirigintza-eremuaren garapena 2010ean hasi zen. Proiektua ia osorik amaituta dago, azken lanak falta dira. Aurreikusita zegoen bezala, hainbat etxebizitza eta lokal eraitsi dira, baita beste ekipamendu batzuk ere, hala nola Elkargoa, Kuartelak eta Abegi Etxea, eta 174 etxebizitza eta lokal birkokatu dira. 500 etxebizitza inguru, 700 garaje eta merkataritza-lokal eraiki dira, baita ikastetxe berria, hotela eta laster Talent House.

Hala ere, eremuaren zati bat garatzeko dago, eta Plan Berezi bat sortu da, espazio hori definitzeko eta antolatzeko irizpideak finkatzen dituena.

Urbanizazioaren aurrekontua jaso da ez eraikinak egitearena.

Mugarriak

  • 2022

    Urbanizazioa jasotzeko akta