Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Ardatz estrategikoak
- Kalitatezko enplegua eta garapen ekonomikoa
- Gizarte kohesioa
- Etxebizita eta hirigintza
- Gizalegezko baloreak eta Giza Eskubideak
- Erreferentziazko hiria euskararen, kulturaren, sorkuntzaren eta aniztasunaren sustapenean
- Hiri jasangarria
- Hiri irisgarria, garbia eta zaindua
- Lurralde oreka eta kohesio jasangarria
- Hiri osasungarria
- Gobernu ona
Banner Rendicion cuentas
03 Etxebizitza eta hirigintza
Etxebizitza eta hirigintza
Jendeak hirian bizi proiektu bat egin ahal izan dezan, aukera izan behar du etxebizitza bat eskuratzeko, bai erosketa bidez, bai alokairu bidez. Udalak hirigintza garapen berriak sustatuko ditu, eta, hala, milaka etxebizitza gehituko dizkio higiezinen parkeari, bai erregimen librekoak, bai tasatuak. Horretarako, Etxebizitza Planean jasotakoa hartuko du oinarritzat, hau da, hiri eraikia aprobetxatuko du, eta hiriguneak trinkotu, lurzoru gehiago okupatu beharrean. Gainera, gazteentzako eta helduentzako zuzkidura apartamentuak sustatuko ditu.
Eduki publikatzailea
Kontu ematea
Txominenea II fasea
- Martutene
- Etxebizita eta hirigintza
Espainiar Gobernuari eskatzea espetxeko lursailaren lagapena egin dezan Txominenean 2. faseari ekin ahal izateko eta Martutene auzoan etxebizitza berriak egin ahal izateko. 419 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da (182 babes ofizialekoak, 91 tasatuak eta 146 libre)
Gastua
Proiektuaren egoera
Azken eguneratzea: 2023/02/28
Egoera: Abian
Aurrerapen maila:
%5
Aurrerapen mailaren iturria: proiektuaren fasea
Eskusaitzetan egiten ari diren lanak amaitu ondoren, kartzela berria jarri behar da martxan eta Txomineneako zaharra hustu. Ondoren, berreskuratutako lursail horietan etxebizitza berriak eraikitzeko proiektua hasiko da.
Kartzela berria 2024an martxan jartzea aurreikusten da.