Breadcrumb

10 Gobernu ona

Gobernu ona

Administrazioa modernizatzea ekintza ardatz nagusi bat da, eta, horren bidez, donostiarron zerbitzuak hobetu nahi dira. Udal administrazioak egokitu egin behar du XXI. mendeko kalitate estandarretara, eta aurrerapen teknologikoak txertatu, herritarrekin harreman arinagoa eta biziagoa izateko.

Adierazleak PDFan deskargatu

Eduki publikatzailea

Deszentralizazioa

Kontu ematea

Deszentralizazioa

Deszentralizazioa

  • Altza
  • Gobernu ona

Proiektuaren helburu nagusiak bi dira: batetik, ekialdeko barrutian eta osatu den egituran, bertan dauden arazoak, proposamenak edo proiektuak hurbiletik landu ahal izatea eta, bestetik, parte hartzea sustatzea.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 61.200,00 €
Benetan gastatutakoa 40.000,00 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Abian

Aurrerapen maila:

%85

Aurrerapen mailaren iturria: Ekialdeko Barrutiko Plan Estrategikoaren gauzatze maila

Ekialdeko barrutiaren egiturak dagozkion mugarriak bete ditu: batzarrak ospatu, batzarren arteko dinamika sostengatu lan batzordeetan, aurrekontuaren lanketan eta abarretan.

Proiektuen jarraipena eta kontu emateari dagokionez, Lurralde taldeak bere saioetan barrutiaren proiektuen jarraipena txertatu du bere ohiko dinamikan eta ondoren proiektuen egoeraren berri ematen zaio barrutiko batzarrari.

Komunikazioaren buletinaren proiektua aurrera doa eta 4 hilabetero  argitaratzen da dagokion zenbakia.      

 

Mugarriak

  • 2019

    Ekialdeko barrutia sortzea

  • 2020-2022

    Barrutiaren dinamikari eustea

  • 2022

    Barrutiko Plan Estrategikoa idazteko lanei ekitea (diagnostikoa egiteko faseak eta kontsulta eta partaidetza prozesuak)

  • 2023
    Plan Estrategiko berriaren aurkezpena.