Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Ardatz estrategikoak
- Kalitatezko enplegua eta garapen ekonomikoa
- Gizarte kohesioa
- Etxebizita eta hirigintza
- Gizalegezko baloreak eta Giza Eskubideak
- Erreferentziazko hiria euskararen, kulturaren, sorkuntzaren eta aniztasunaren sustapenean
- Hiri jasangarria
- Hiri irisgarria, garbia eta zaindua
- Lurralde oreka eta kohesio jasangarria
- Hiri osasungarria
- Gobernu ona
Banner Rendicion cuentas
06 Hiri jasangarria
Hiri jasangarria
Hiriek eginkizun garrantzitsua izango dute klima aldaketaren aurkako borrokan, eta Donostiak betetzen ditu prozesu horren abangoardian egoteko baldintzak. Pauso irmoak eman nahi ditugu ekonomia eta ingurumen aldetik sostengagarria izango den hiri baterantz, eta bereziki azpimarratu nahi dugu munduko klimaren aldaketek gure hirian izango dituzten ondorioen aurkako borroka.
Hiria, bizikidetza gune nagusia den aldetik, prestatu egin behar da horretarako, eta jarduera kaltegarria murrizteko konpromisoak bete behar ditu. Horretarako, botere publikoek neurri irmoak hartu behar dituzte, eta, aldi berean, herritarrak sentsibilizatzen lagundu, ohitura aldaketak benetazkoak izateko.
Eduki publikatzailea
Kontu ematea
Morlanseko igogailuaren inguruko berrurbanizazioa
- Amara Berri
- Hiri jasangarria
Morlanseko sarreraren inguruko urbanizazioa egokitzea, Morlans – Aieteko igogailua amaitu ondoren.
Gastua
Proiektuaren egoera
Azken eguneratzea: 2023/02/28
Egoera: Amaituta
Morlanseko berrurbanizazioko proiektua Isuuru enpresari eskatu zitzaion, bertan igogailu etzanaren beheko geltokiaren ingurunea txukundu eta igogailuaren obran egin ez ziren lorazaintza lanak sartzen ziren.
Azkenean, Hirigintzako Planean gune hori ekipamenduetarako erreserbatua dagoenez ez dira jardineritza lanak egin. Aparkalekua egokitu eta argia jarri zen 2019an.