Breadcrumb

08 Lurralde oreka eta kohesioa

Lurralde oreka eta kohesioa

Udalak nahitaez izan behar du kontuan auzoen arteko hurbiltasunaren eta orekaren irizpidea oinarrizko ekipamenduak diseinatu eta kudeatzeko orduan. Berdintasunaren eta desorekak berdintzearen ikuspegia hartuko dugu kontuan halako zerbitzuak jartzean.

Adierazleak PDFan deskargatu

Eduki publikatzailea

Errautsen lorategia

Kontu ematea

Errautsen lorategia

Errautsen lorategia

  • Egia
  • Lurralde oreka eta kohesio jasangarria

Errautsak botatzeko eta gordetzeko espazioa sortzea, orain arte, "Hobi arruntak" izeneko eremuan, Polloe hilerriaren erdian kokatua eta gutxi gorabehera 6000 m2-ko azalera duena.
Lorategi berriak errautsak libreki sakabanatzeko lekua izango du eta, era berean, errautsak uzteko hilobiak izango ditu bai banaka, banakako hautsontzietan, bai taldeka, "familia hautsontziak" deitu litezkeenak.
Kokapen berriak ere paisaia espazioak izan behar ditu, hilerriaren ingurunearekin irisgarriak eta jasangarriak. Beharrezkoa izango da "Hobi arruntak" izeneko eremuan harlauzek hartzen duten egungo lurzorua egokitzea.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 900.000,00 €
Benetan gastatutakoa 6.125,00 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Abian

Aurrerapen maila:

%20

Aurrerapen mailaren iturria:  bete diren mugarrien %

Pandemia baino lehenagotik lantzen ari den proiektua da.

2020ko otsailean, lehen bilerak egin ziren eta buruzagi politikoek, kanpoko aholkulariek eta udaleko teknikariek hartu zuten parte. Pandemia dela eta, proiektua gelditu egin zen eta aurten 2022 urtean berriro ekin zaio.

Exekuzio proiektuaren idazketari dagokion lehenengo esleipen batez eta egin beharreko lanez osatutako bigarren bat izango da.

Gaur egun, exekuzio proiektuaren zehaztapenak zirriborro fasean daude.

Mugarriak

  • 2021

    Exekuzio Proiektua esleitzeko pleguak egitea

  • 2023
    Exekuzio proiekturako pleguak
    Obra gauzatzeko pleguak idaztea
    Obraren exekuzioa esleitzea
  • 2024
    Obraren behin betiko exekuzioa