Breadcrumb
Cabecera-Gestion-Autorizaciones
Baimenak
faqs-gestion-autorizaciones-empresas-pequeñas
ENPRESA TXIKI ETA PROFESIONALENTZAKO BAIMENA
Izapide honek aukera ematen du IGEra sarbide librea ez duten enpresa txikien ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak inskribatzeko.
Kasu hauetan eskatu ahal izango duzu baimena:
IGEan kokatutako jarduera ekonomikoetako ibilgailu mistoak edo industrialak.
IGEan kokatutako pertsona/enpresa batek eskatutako unean uneko zerbitzu bat emateko sartu behar baduzu, sarbide bakoitzerako baimena eskatu beharko duzu.
Itsasoko jarduerekin lotutako enpresa bat baduzu eta IGEra sartu behar baduzu tamaina handiko materiala garraiatzeko.
-
Zerbitzu ekonomikoak: Garraioa, energia, komunikazioak, posta-zerbitzuak...
-
Gizarte zerbitzuak
-
Zerbitzu publikoak: Polizia, osasuna...
IGEko pertsona, enpresa edo erakundeek oro har eska ditzaketen zerbitzuak emateko ibilgailuentzako baimenak:
-
salgaiak banatzeko edo jasotzeko,
-
osasunarekin lotutako lanak,
-
mantentze- edo konponketa-lanak egiteko,
-
segurtasun pribatua emateko.
Autoeskoletako ibilgailuak, IGEaren barruan gidatze-praktikak egiteko.
Tailerrak berak eskatu beharko du bertara joaten den ibilgailu bakoitzerako baimena.
Baimen-eskaera justifikatutako larrialdi batengatik IGEra sartu diren eta baimena aldez aurretik eskatu ezin izan duten ibilgailuentzat. Sartu eta hurrengo 48 orduetan egin beharko da izapidea.