Breadcrumb

Donostia klima aldaketari egokitzen zaio

Medio Ambiente / Ingurumena irudia

Donostia klima aldaketara egokitzen da

 

Eragina arintzeko esparruan urratsak egiten badira ere, Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Adituen Taldeak (IPCC) berretsi egin du bere Ebaluazioaren Bosgarren Txostenean giza jarduerek oraindik ere eragin handia dutela Lurreko kliman.

Era berean, jadanik klima aldaketaren ondorioak pairatzen ari garela ikusita, hiriak, sistema ekonomikoak eta, oro har, gizartea prestatzeko eta egokitzeko neurriak hartu behar direla adostu da.

Helburu hori betetzeko, Donostia egokitzen proiektua sortu da, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Biodiversidad fundazioaren laguntzarekin.

Proiektuak 4 ardatz hauek ditu:

  • Klima aldaketak hondartzetan duten eragina neurtzea, sortzen diren olatuei eta itsasoaren mailaren igoerari begiratuta. Azti teknologia zentroaren laguntzarekin egin da azterlana, eta Kontxako, Ondarretako, Zurriolako eta Santa Klara uharteko hondartzak aztertu dira. Emaitza ezberdinak izan dira hondartza bakoitzean, eta, duen morfologiaren ondorioz, Zurriolako hondartzan atzeratu da gehien kostaldeko lerroa.

Azterketaren laburpen exekutiboa

 

  • Informazioa hobetzea, oletu handiek eta uholdeek sortutako larrialdiak prebenitzeko eta hiritarrei informazio hobea emateko. Xede hori betetzeko, mareografo bat jarriko da eta aplikazio bat garatuko da. Hiritarrek eta udaleko teknikariek erabili ahal izango dute aplikazioa, eta hainbat meterologia datu emango ditu, hala nola tenperatura, haizearen nolakoa, ibaien maila eta mareografoaren datuak. Neurri horien bidez, informazio hobea eskuratuko dute hiritarrek eta erantzun hobea emango zaie larrialdiei; era berean, estatistika datuak eskuratuko dira, azterlanak egiteko.

 

               Argazkia Mareografoa                                     Argazkia - Mailaren neurgailua  

                        1. irudia.  Mareografoa.                                                       2. irudia. Mailaren neurgailua.

 

  • Klimaren aldaketak zerbitzu eta azpiegitura nagusietan duen inpaktua aztertzea, eta egokitzapen neurriak aztertzea, hiri sistemak klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko duen erresilientzia handitzeko. Hiriko zerbitzu batzuk aztertu dira, hala nola gas zerbitzuak, telekomunikazioak eta uraren saneamenduak; eta, zehazki, zerbitzu horiek emateko egin diren funtsezko azpiegiturak aztertu dira, klima aldaketak sor ditzakeen muturreko egoeretan zerbitzu egokia nola berma daitekeen zehazteko.

Azterketaren laburpen exekutiboa

 

  • 27. poligonoko ibarren azterketa hidraulikoa eta hidrologikoa egin da, saneamendu sareak zonalde horretan har dezakeen karga modelizatzeko. Ubideen ibilbidea klimaren aldaketara nola egokitu daitekeen aztertu da, premiazkoa baitzaigu jakitea zer portaera izango duten udalerriko ur ibilguek uholdeak dituztenean eta euri uraren kantitate handiak hartzen dituztenean. Ur emari handiko ibarrak eta ubideak aztertu dira; izan ere, muturreko gertakari horien ondorioz jasotzen duten ur bolumena nabarmen handitzen denean, udalerriko gainerako ibarrek eta ur ibilguek baino ur gehiago eraman dezakete saneamendu sarera.

Azterketaren laburpen exekutiboa

 

Oharra: txosten osoak hemen eskatu daitezke: ingurumena@donostia.eus

Laguntzaileak:

Gobierno de España - Ministerio para la transición ecológica - Fundación Biodiversidad 20 años - Pima adapta - oecc


Beste esteka interesgarri batzuk:

 

Egokitzearen aldeko Alkateak

Donostiako udalak 2014. urtean egin zuen bat ekimen horrekin. Atxikimendu dokumentua sinatuta, Udalak bere egin zuen tokiko egokitzapen globala lortzeko estrategia bat lantzeko konpromisoa, etapa hauei jarraiki:

  • Klima aldaketatik eratorritako arriskuen eta kalteberatasunen ebaluazioa.
  • Egokitzeko estrategia bat lantzea.
  • Toki mailan egokitzeko neurrien ezarpena.
  • Egindako urratsen aldian behingo ebaluazioa eta ikuskapena.
  • Bi urtean behin txosten bat egitea.
  • Estrategia ebaluazioaren arabera egokitzea.


Esteka:

 

Compact of Mayors

Udalak 2015eko azaroan egin zuen bat ekimen horrekin. Nazioarteko ekimena da CC40 ICLEI eta UCLG hirien munduko sareak aitzindari dituen Compact of Mayors, BEGen isuriak murriztea du xede, eta udalerri mailan kalteberatasuna murriztea eta klima aldaketaren aurreko erresilientzia emendatzea ditu helburu. 

Ekimen honen arabera, tokiko gobernuen aldetik klima aldaketaren ondorioak arintzeko eta klima aldaketari egokitzeko borondatezko konpromisoak hartzen dira, egindako urratsei buruz eta helburu horiek irmoki eta zorrozki betetzeko xedean egindakoei buruz informatzeko konpromisoa hartzen da, eta informazio hori legezko plataforma ezagunen bidez edozeinek eskuratzeko moduan aurkezteko konpromisoa hartzen da, esperientzien arteko trukeak ahalbidetzeko xedearekin.


Esteka: