Teknologia berrien erabilera desegoki batetik eratorritako arrisku psikosozialak

Teknologia berrien erabilera desegoki batetik eratorritako arrisku psikosozialak

Zeintzuk dira arrisku nagusiak?

Teknologia berrien erabilera desegoki batetik eratorritako arrisku psikosozial nagusiak isolamendua eta komunikaziorik eza dira.

Nola jorra daiteke gai hau eskolan? Jazarpenari aurre egiteko jarraibideak eta orientazioak.

Zenbait pertsona, pixkanaka, harreman pertsonaletatik urrunduz doaz eta beste pertsonekin dituzten eguneroko interakzioak alde batera uzten dituzte, mundu birtualean babesa hartzeko. Orokorrean, gainditu ezin duten ondoez pertsonalen baten ondorioa izaten da hau eta, mundu birtualari esker, errealitateari ihes egiteari ekiten diote.

Eskolaren esparruan arrisku honen inguruko kontzientzia sustatu behar da, behar bezala jardun ahal izateko. Horretarako, hainbat ekintza susta daitezke, esaterako:

  • Pantailak alde batera uztea. Erabilerari muga zorrotzak jartzea eta erabilera ahalik eta gehien murriztea.
  • Familiaren inplikazioa bultzatzea teknologia berrien gehiegizko erabileraren inguruko eta ordutegiak, mugak, mugikorraren funtzioak eta bestelako arauak ezartzeko beharraren inguruko kontzientzia hartzeko.
  • Gizarte harremanak ahalbidetzen dituzten jarduerak, hala nola mendiko ateraldiak, dantza klaseak, musika taldeak, kirolak, kultura, etab.
  • Taldeko dinamiketan parte hartzea, adibidez, antzerkigintza edo taldeko kirolen bat egitea.
  • Gizarte gaitasunen edo harremanetarako gaitasunen garapena.
  • Arazoei aurre egite gaitasunen garapena.
  • Kontuan hartzea gehiegizko erabilera hori adingabearen bizitzako ondoez sakonago baten seinale izan daitekeela eta laguntza profesionala eskatzeko aukera aztertzea.

 Ariketa

Pantailen eta beste jardueren arteko oreka