Nola egin teknologia berrien erabilera egoki bat?

>Nola egin teknologia berrien erabilera egoki bat?

EZAGUERAK

  • Gurasoak baino trebeagoak gara sarean barna, baina haiek bizitzarako esperientzia, sen ona eta testuinguruari buruz falta zaigun informazioa eskaini ahal digute.
  • Lagundu iezaiezu gurasoei teknologia berrien erabileran murgiltzen, erakutsi toki eta aplikazio interesgarriak erabiltzen.
  • Partekatu gurasoekin zein toki diren zure gustoko, zer egiten duzun eta norekin erlazionatzen zaren, haien lasaitasuna eta konfidantza irabazteko.
  • Ezagutu eta zabaldu sareko jokabide egokien eta errespetuaren arauak: “netiketa”.
  • Bihur zaitez teknologia berrien erabilera zuzenaren eredu. Garrantzitsua da sarean egiten duzunaren eta esaten duzunaren artean koherentzia egotea.
  • Errespetatu sareko jabetza, hori urratzea delitu izan daiteke eta. Ikasi nola aurkitu doako alternatibak.

KOMUNIKAZIOA

  • Trata itzazu gainerakoak begirunez.
    • Jokatu gainerakoekin haiek zurekin jokatzea gustatuko litzaizukeen moduan.
    • Ez egin edo ez idatzi sarean pertsonalki egingo edo esango ez zenukeen ezer.
    • Ez argitaratu edo ez igo sarera zure auzoko plazan erakutsiko ez zenukeen argazkirik.
  • Irakatsi pertsonei lehentasuna ematen, pantailen aurretik.
  • Ez da egia sarean ageri den guztia. Gezur eta iruzur ugari daude eta, zenbaitetan, jendea ez da dirudiena.
  • Erabaki ezazu ziberespazioan zuhurra izaten, kalean egiten duzun modu berean. Hitz egin ongi dagoenari eta gaizki dagoenari buruz, baimenduta dagoenari eta ez dagoenari buruz.
  • Barneratu itzazu segurtasun ohiturak. Ez eman informazio pertsonalik ez eta pasahitzik, ez erabili kreditu txartelik eta ez geratu ezezagunekin.
  • Partekatu denbora eta informazioa zure gurasoekin. Utz iezaiezu noizbehinka zurekin nabigatzen eta irakatsi iezaiezu erabilera jarraibide egokiak. Haiekin ahalik eta gehien hitz egin eta bihur zaitez erabilera zuzenerako eredu.

ARAUTZEA

  • Ez pasa denbora gehiegi ordenagailuaren aurrean. Kontrola itzazu Internetera konektatzeko denborak, erabilera ordutegiak, etab. Ezarri egun baterako gehienezko denbora eta egiaztatu denbora hori errespetatzen duzula.
  • Aurkitu ezazu teknologia berrien erabileraren eta bestelako jardueren arteko oreka, hala nola ariketa fisikoak edo gizarte harremanak.
  • Erabili ezazu antibirus bat birusik eza bermatzeko eta bestelako arazoak saihesteko.
  • Behar izatekotan, laguntza eskatu guraso, irakasle edo konfidantzazko beste heldu bati.

NOLA GERATU BABESGABE TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERAN?

Pantailen aurrean babesgabe geratzea erraza da. Horretarako, gomendio hauek jarraitzea besterik ez duzu:

  • Erosi ezazu ordenagailu, tableta edo mugikor modelorik onena zuretzat bakarrik.
  • Kokatu ordenagailua zure logelan eta eraman itzazu gailu digital guztiak zure logelara nahi duzun guztietan.
  • Egiazta ezazu gailuek web-kamera izan dezaten, eta erabili nahi bezain beste.
  • Erabili itzazu gailu hauek nahi adina.
  • Etxetik irteten ez bazara, hobe. Hartara, “lasai eta seguru” egongo zara.
  • Gertatzen dena gertatzen dela bota errua besteei. Gainerakoak dira beti arazoa.
  • Engaina itzazu gurasoak. Esan denari baietz eta gero egin ezazu nahi duzuna.
  • Egon ziur sarean dena posible dela, dena doakoa dela eta inork ez duela inoiz jakingo nor izan den.
  • Ez sustatu sarearen sormenezko erabilera alternatiborik.
  • Arazo teknikoen aurrean, eskatu gurasoei konpontzeko. Erantzukizunik ez.