Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Irakasleak
- Teknologia berrien erabilera egokirako dekalogoa
- Irakasleen hezkuntza lana mugikorraren erabilera zuzena lortzeko
- Adinari eta teknologia berrien erabilerari buruzko orientazioak
- Nire ikasleek pornoa ikusten dute
- Familiei orientazioa eskaintzeko maiz egiten diren galderak
- Nola aurre egin drogen eta alkoholaren kontsumoaren gaiari
- Ciberbullying edo ziberjazarpena
- Grooming edo sexu jazarpena
- Sexting edo eduki erotikoak bidaltzea
- Teknologia berrien gehiegizko erabilera
- Teknologia berrien erabilera desegoki batetik eratorritako arrisku psikosozialak
- Irakasleentzako egoera zailen aurrean jarduteko jarraibideak
- Nola lagundu ikasleei
- Heziketa eta errespetua
Familiei orientazioa eskaintzeko maiz egiten diren galderak
Familiei orientazioa eskaintzeko maiz egiten diren galderak
Gaur egun, nerabeen guraso asko erabat gaindituta sentitzen dira inbasio digitalaren aurrean eta adingabeen aldetiko telefono mugikor bat izateko exijentziaren aurrean. Seme-alaben presio honek modu oldarkorrean eta gutxi hausnartuta jardutera eraman gaitzake. Horregatik erreserbatu diogu toki bat gain honi, gurasoei zuzendutakoa bada ere, irakasleek kontuan hartu beharreko alderdiak baitira, familiei orientazioa eskaintze aldera.
Jarraian, familiek planteatzen dituzten hiru ohiko galdera aurkeztuko ditugu:
- Zein da lehenengo mugikorra izateko adin egokia?
- Adingabearekin ezartzen den kontratuaren garrantzia
- Mugikor bat erosiko diot bere jaunartzerako?
Zein da lehenengo mugikorra izateko adin egokia?
Osasunaren ikuspuntutik, galdera honek ez du erantzunik, izan ere, faktore askoren araberakoa da, hala nola adingabearen heldutasun maila, behar pertsonalak eta familiaren beharrek, ingurunea, familiaren egoera ekonomikoa, etab. Ezin da orokorrean adin bat ezarri lehenengo mugikorra izateko adin egokitzat. Agian, gomendio orokorra izan liteke lehenengo mugikorra 10 eta 14 urte bitartean erostea.
Edonola ere, garrantzitsuena ez da lehen mugikorra erosten zaion adin zehatza, baizik eta mugikor horri emango dion erabilera.
Ildo honetatik, komeni da adingabeen gurasoek kontuan hartzea gailu honen erabilera arautzeak adingabearen onurarako duen garrantzia. Honela, gurasoei honakoa gomendatzen diegu:
- Lehenengo mugikorrerako irizpideak ezarri. Gizarte presioa sentitu arren, adingabea bere telefono mugikorra izateko behar bezain heldua den ala ez aztertu behar da. Hala dagokionean, mugikorraren erabilera arauak haiekin adostu eta ager litezkeen arazoak eta ondorioak jorratu behar dira.
- Erabilerarako arauak ezarri. Arau adostuak eta adingabearen garapenari egokituak behar dira, erabilera ordutegien inguruan, baimendutako eta baimendu ez diren aplikazio eta erabileren inguruan, etab. Garrantzitsua da erabilera zuzenak eta besteekiko errespetua azpimarratzea, bai eta argitaratu aurretiko hausnarketaren garrantzia eta onartzen ditugun kontaktuekin zorrotzak izateko beharra.
- Adingabeekin aztertu eta eztabaidatu aurkituko dituzten arazorik ohikoenak:
- Gizarte sareen sarrerarekin batera, cyberbullying, sexting edo grooming kasuak areagotu dira. Horregatik, arrisku hauen aurrean prest egon behar dugu.
- Era berean, badira bestelako arriskuak ere, hala nola adingabeentzat egokiak ez diren edukietara sartzea. Denborarekin, pornografia, gehiegizko indarkeria edo drogen kontsumoa agertzen duten edukietara iritsiko dira zalantzarik gabe, beraz, gai hauek jorratzen hastea komeni da, alderdi hauei, familiartean, zentzua eta interpretazioa emateko, eta baita egoera horien aurrean haiengandik espero duguna argitzeko ere.
Adingabearekin ezartzen den KONTRATUAREN garrantzia.
Adin honetako neska edo mutil batek bere lehen mugikorra jasotzen duenean hainbat baldintza ezartzea gomendagarria da, adingabeari erabilera egoki bat egiten laguntzeko eta erabilera desegoki batetik erator litezkeen arazoak ekiditeko. Baldintza horiek KONTRATU batean jaso daitezke, bi alderdientzat loteslea dena: adingabearentzat eta gurasoentzat.
Kontratua bereziki esanguratsua da onura bikoitza dakarrelako:
- Adingabearen erantzukizuna sustatzeko balio duen tresna da.
- Gurasoak erabilera egokiekin konprometitu daitezen lortzen du.
Gurasoen bidelagun jarrera eta gainbegirada beharrezkoa da. Kontratua gure seme alabengana gerturatzeko aukera izan daiteke eta gerta daitezken arriskuak saihesten lagundu dezake.
Honela, kontratuak zure seme/alabarekin ezartzen diren komunikazioa eta akordioak errazten ditu, erabilera zuzenerako arauak xedatzen ditu eta erabilera arduratsua sustatzen du.
Jarraian, adibide gisa balio duen kontratu eredu bat jarri dugu, familia bakoitzak bere egoera jakinera egokitzeko aukera izan dezan. Kontratu eredu hau 13 urtetik beherakoentzat pentsatu da bereziki. Ondoren, kontratuaren erabilera adingabearen heldutasun mailara eta errealitatera egokitu beharko da.
Mugikor bat erosiko diot bere jaunartzerako?
Azken urteotan, haur askoren jaunartzerako opari nagusia telefono mugikor bat izaten da. Inguratzen gaituen kontsumismoak eta gizarte presioak honelako opariak egitera bultza gaitzakete, horren egokitasuna edo komenigarritasuna aztertu gabe.
Aitortu beharra dago mugikorra sakelako telefono bat baino askoz ere gehiago dela, orotariko webguneetara, tokietara eta egoeretara sarbidea eskaintzen duen gailua da eta adingabeak guzi horiei aurre egiteko prest ez egotea gerta liteke.
Ferrari bat oparituko al zenioke zure 18 urteko seme/alabari? Gauez eta bere kabuz New Yorkera edo Afganistanera bidaiatzen utziko zenioke? Sareko indarkeria edo material pornografikoa ikusteko kodea emango zenioke? Gurasoen bidelagun jarrera eta gainbegirada beharrezkoa da.
Gure gizartean nagusitu den kontsumismoa alde batera utzita, pena merezi dut momentu batez gelditu eta opariaren egokitasunaren, gure seme/alabaren heldutasunaren eta opariari emango dion erabileraren inguruan hausnartzea. Horregatik da hain garrantzitsua “Zein da lehenengo mugikorra izateko adin egokia?” atalean planteatutako alderdiak aztertzea. Halaber, zenbait neska/mutilentzat egokia izan daitekeen oparia dela ukatu gabe, gurasoek zenbait oinarrizko gairen gaineko hausnarketa egin beharko lukete aldez aurretik mugikorraren erabilera arautzeko, erabilera desegokiak kontrolatzeko eta, batez ere, gure seme-alabek, horren gazte izanda, egoera desatseginak bizitzea ekiditeko.
Alderdi hauek modu sakon eta xehatuagoan jorratzeko, mugikorarren erabilpen egoki bat egiteko guraseon gainbegiradaren garrantzia azpimarratzen duen ondorengo ariketa praktikoa daukazue: