AURREKONTUAK- bannerra - txikia2

San Sebastián entre todas y todos

AURREKONTUAK- titulo - aurkezpena 2018

AURKEZPENA

 

AURREKONTUAK - TESTUA - HOME

Donostiaren beharrei buruz hausnartu eta arlo desberdinetan hiria nola hobetu proposatu nahi baduzu, Donostiako Udalak martxan jarri duen partaidetza prozesu honen bitartez egin ahal izango duzu.

Zure auzorako edo hirirako egiten dituzun proposamenak jaso eta aztertuko ditugu. Proposamenek ezarritako irizpideak betetzen badituzte, donostiarrok horien gainean botoa eman ahal izango dugu eta horrela, 2019ko aurrekontu proiektuaren definizioan eragin.

Donostiako politika eta proiektu publikoak eraikitzerakoan, herritarrok egingo dugun partaidetza ariketa hau gobernuaren ordezkaritza lanarekin osagarri izango da,

  • Ariketa honetarako Udalak 3.250.000€ erreserbatu ditu.
  • Hauetatik 1.250.000€ Ekialdeko Barrutirako izango dira.

Ekialdeko Barrutiko Batzarrak Altza, Intxaurrondo eta Bidebietan inbertsioen banaketa lortzeko borondatearekin, auzokako bozketen emaitzak aintzat hartu eta herritarrek ezarritako hurrenkera errespetatuz, auzo bakoitzean boto gehien jasotako proposamenak hitzemango ditu, 700.000 eurotara iritsi arte. Barrutiko Batzarrak aurrekontuaren gainerako 550.000 euroak aurrerago kide anitzeko organo honek detektatutako proiektuak lantzeko gordeko dira.