Breadcrumb
AURREKONTUAK- bannerra - txikia2 2021
AURREKONTUAK - timeline enlaces - 2021 fase1
AURREKONTUAK- titulo - aurkezpena 2021
AURKEZPENA
AURREKONTUAK - TESTUA - HOME - 2021
2021eko martxoan Donostiako Udalak partaidetzazko aurrekontuen prozesua abian jarri zuen. Prozesu honen bidez herritarrek proiektuak proposatu eta bozkatu ahal izan dituzte eta lehenetsitakoak udaleko 2022 eta 2023ko aurrekontu proiektuan jasoko dira.
Prozesuaren bitartez, herritarrek euren auzoaren eta Donostiaren beharrei buruz hausnartzeko aukera izan dute aurrekontu plangintzako ikuspuntu batetik eta arlo desberdinetan hiria nola hobetu proposatu ahal izan dute.
Udalak proposamen guztien bideragarritasuna aztertu zuen, eta ondoren herri botazio bidez lehentasunak ezarri ziren.
Guztira 2022rako eta 2023rako 3.000.000 € gorde dira kopuru horretaraino iristen diren proiektuak udal aurrekontuan sartzeko eta gauzatzeko.
Ekialdeko Barrutiari dagokionez, barrutiko batzarrak erabaki du 2022ko ariketarako 421.000 € jarriko dituela, hau da, bere aurrekontuaren %50a.
dokumentu osoa PDF
Deskargatu 2021eko Partaidetzazko Aurrekontu prozesuaren antolaketari buruzko xehetasun guztiak jasotzen dituen PDFa.