Breadcrumb

Parque de Cristina Enea

Cristina Eneako parkea

Cristina Enea

Kokalekua

  • Egia
  • Amara
  • Loiolako erriberak

Begiratu batean

Azalera: 94.960 metro koadro

Ordutegia: 06:30 - 22:30

Autobus lineak: 9 26 17 24 27 37 41

Ezagutu parkea

Hiriko parke jendetsuenetako bat da, zalantzarik gabe, izan ere, hiru auzo populatu batzen diren gunea da eta, gainera, edertasun bukolikoa du eta lorategi historikoen lilura erromantikoa.

Espazio Urumea ibaiaren azken meandroak konfiguratzen duen penintsulan lekutzen da, Mandasko Dukeen onibar pribatua izan zen lekuan, hil ostean hiriari dohaintzan eman zitzaiolarik. Berez, parkearen izena bera Cristina Brunetti dukesaren omenaldia da. Lorategiak Pierre Ducasse lorezain prestigiotsuak diseinatu zituen, zuhaitz exotikoak gaineratuz, esate baterako, ginkgoa, sekuoia edo Libano zedroa, garai hartan ohikoa ez zena.

Gaur egun, atseginez osteratxoan ibiltzeko bide zabalak ditu, belardi handiekin eta zuhaiztiekin txandakatzen diren aisialdirako guneekin gozatuz. Urumea ibaiertzean ur-bazterreko landaredia duen baso bat hedatzen da, ongi zaindua. Bertako urmaelean, forma puruak dituena, beltxarga eta ahateak alaiki ibili ohi dira plisti-plasta egiten, jauregiaren ingurumarian paumak beren lumadura koloretsua erakusten duten bitartean.

foto parque cristina Enea

Parkeko ekipamenduak

Erainkuntzak
Aintzira
Iturria
Ikuspegia
Komunak
Jolastokia

Mas información

Parke eta lorategiei buruzko informazio gehiago