Breadcrumb

Recomendaciones parques

DONOSTIAKO PARKEAK ERABILTZEKO GOMENDIOAK

  1. Oro har, berdeguneko elementu guztiak errespetatu behar dira.
  2. Belarra zapaldu ahal izango da berariaz baimenduta dagoen lekuetan.
  3. Debekatuta dago zuhaitzetara igotzea.
  4. Debekatuta dago parke historikoetara animaliekin sartzea. Gainerako parkeetara lotuta eraman behar dira. Zakurren gorozkiak horretarako egokitutako lekuetan utzi behar dira.
  5. Debekatuta dago parkeetan kanpatzea.
  6. Debekatuta dago kirola egitea edo jolasean aritzea, horretarako egokitutako guneetatik kanpo.
  7. Debekatuta dago ibilgailu motordunetan ibiltzea.
  8. Espresuki bizikletentzat egindako bideetan (bidegorrietan) soilik ibil daiteke bizikletaz. 6 urteik beherakoak, berriz, ibil daitezke bizikletaz parkeetan.

Donostiako parke itxien ordutegiak

Aiete parkea

  • Elizaren aurreko atea: 08:00 / 21:00
  • Beste ateak: Udara (IV-IX) 08:00 / 21:00; Negua (X-III) 08:00 / 19:30

Cristina Enea Parkea

  • Udara (IV-IX) 07:00 / 22:00
  • Negua (X-III) 07:00 / 21:00

Beste guztiak 

  • Negua (X-III) 07:00 / 19:30