Breadcrumb

Harria parkea

Harria parkea

Parque harria

Kokalekua

  • Alza

Begiratu batean

Azalera: 32.000 metro koadro

Autobus lineak: 13 24 27 31

Ezagutu parkea

Oinplano ia erdizirkularra duen parke bat da, Herrera pasealekuaren gainean bermatzen dela dirudiena, eta Pasaiako badiarantz begira dagoen muino txiki bat hartzen duena.

Planta handiko zuhaitzez beteriko zuhaizti ezberdinak daude bertan, besteak beste, lizarrak, gereziondoak, magnolioak, idi-bihotz arbolak, zumarrak edo indi gaztainondoak. Horien artean osteratxoa egin daiteke belar bigunaren gainean. Lorategiz hornitutako etorbideak zutabe zuriko lerrokadurez inguratuta daude, suontzi apaingarri metalikoz koroatuak.

Parkearen perimetro osoa ezkiz inguratuta dago. Ezki horiek loratzen direnean giroa eztitzen dute lurrin erlaxagarri batekin. Goialdeko haurren jolasetarako parkearen aldamenean
dagoen makal gailena nabarmendu behar da.

Haren alboan Arriaga Zar baserriaren aztarnak eta armarria daude, Altzako orube zaharreko etxe garrantzitsuenetako bat, sute baten ondorioz ia guztiz suntsitu zena. Portugaleko Errepublikako lehen presidentea izan zen Manuel de Arriagaren jatorrizko orubea dela uste da.

Parque harria

Parkeko ekipamenduak

Iturria
Ikuspegia
Komunak
Jolastokia

Mas información

Parke eta lorategiei buruzko informazio gehiago