Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Donostiako Parkeak
- Kontxa pasealekua
- Frantzia Pasealekua
- Alderdieder lorategiak
- Ondarreta lorategiak
- Oroimenaren lorategia
- Aiete parkea
- Ametzagaina parkea
- Cristina Eneako parkea
- Gipuzkoa plaza parkea
- Miramar Jauregia parkea
- Ulia parkea
- Urgull parkea
- Erregina Erregeordea parkea
- Santa Klara parkea
- Zaragoza Plaza parkea
- Zubimusu parkea
- Araba parkea
- Miramon parkea
- Puio parkea
- Eustasio Amilibia parkea
- Salvador Allende parkea
- Otxoki parkea
- Larratxo parkea
- Harria parkea
- Bidebieta parkea
- Donostiako Parkeak Erabiltzeko Gomendioak
Gipuzkoa plaza parkea
Gipuzkoa plaza parkea
Kokalekua
- Erdialdea
Begiratu batean
Azalera: 5.400 metro koadro
Autobus lineak: 14
Ezagutu parkea
Toki berezia da, zinez, hiriaren erdigunean bertan den toki hau, eraikin arkupedunez inguratua. Lorategiak Pierre Ducassek diseinatu zituen 1877an, eta sartuta diren zuhaixkak, zuhaitzak eta landare apaingarriak Aieteko eta Cristina Eneako finketatik ekarritakoak dira, Bailen eta Mandas dukeek emanda.
Gaur egun, xarmaz eta erromantizismoz betetako oasia dira lorategi hauek. Lore-multzoak eta zuhaitz bereziak dira, eta baita ondare elementu garrantzitsu batzuk ere.
- Jose Maria Usandizaga musikari donostiarraren monumentua (Jose Llimonak egina),
- Pierre Ducasseren omenezko plaka (inaugurazioaren mendeurrenean jarria),
- zutabe meteorologikoa
- eta ordu mahaia, esate baterako.
Erdi-erdian urmaela dago. Ur-jauzia (garai hartako lorategi paisajistek oso ohikoa zuten elementua) eta laku txiki bat ditu, beltxarga eta ahate batzuekin, haurren gozagarri. Egurrezko zubi polit batek, berriz, korrontearen beste aldera pasatzeko modua ematen du, lorategien beste aiekara.
Parkeko ekipamenduak
Mas información
Parke eta lorategiei buruzko informazio gehiago
Lortu "Donostiako Berdea" liburua parke hauen guztien xehetasunekin eta Donostian egin ditzaketen ibilbideekin
Salgai Donostia Turismoan eta Cristina Eneako informazio gunean