Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Donostiako Parkeak
- Kontxa pasealekua
- Frantzia Pasealekua
- Alderdieder lorategiak
- Ondarreta lorategiak
- Oroimenaren lorategia
- Aiete parkea
- Ametzagaina parkea
- Cristina Eneako parkea
- Gipuzkoa plaza parkea
- Miramar Jauregia parkea
- Ulia parkea
- Urgull parkea
- Erregina Erregeordea parkea
- Santa Klara parkea
- Zaragoza Plaza parkea
- Zubimusu parkea
- Araba parkea
- Miramon parkea
- Puio parkea
- Eustasio Amilibia parkea
- Salvador Allende parkea
- Otxoki parkea
- Larratxo parkea
- Harria parkea
- Bidebieta parkea
- Donostiako Parkeak Erabiltzeko Gomendioak
Salvador Allende parkea
Salvador Allende parkea
Kokalekua
- Bidebieta
Begiratu batean
Azalera: 5.900 metro koadro
Autobus lineak: 14
Ezagutu parkea
Hiriko auzo jendetsuenetako batean egon arren, parke lasai honetan baretasun eta patxada arnasten da. Erdiko eremua, soildua eta belarrizko alfonbra berde batek tapizatua, obalo zabal bat egiten duen pasealeku lau batek inguratzen du. Bertan atseginez atseden hartzeko bankuak aurki daitezke, elkarren artetik metro gutxiko distantzian.
Parkearen bi aldetara elkarren parean hazten diren bi pinu gorri lirainak elkarri beha daudela dirudi, sorgor, solasaldi begetal mutu batean. Hegaletako batean, xarmen lerrokadura bateko hostotzak freskura xuxurlaria ematen du. Beste hegalean, aldiz, banbu masa trinko batek ekialdeko joritasun kutsu bat ematen dio multzoari.
Antzina, egun parkeak hartzen dituen lurretan tiro-zelai bat lekutu zen, Gerra Zibilean matxinatuak hiria hartu ondotik izan ziren fusilamenduen agertoki.
Parkeko ekipamenduak
Mas información
Parke eta lorategiei buruzko informazio gehiago
Lortu "Donostiako Berdea" liburua parke hauen guztien xehetasunekin eta Donostian egin ditzaketen ibilbideekin
Salgai Donostia Turismoan eta Cristina Eneako informazio gunean