Aktualitatea

Urtea
Hilabetea
Kategoria
Neighborhood
Gabonetako azokaren aurkezpena
Garapen ekonomikoa eta enplegua
Laser ikuskizuna eta 1.000 dronekin egindako show bat Gabonei ongietorria emateko
2026/11/20

Kontxako badian izango da inaugurazio ekitaldia, abenduaren 4an, 19:30ean

Euskararen Eguna Donostian
Euskara
100 ekitalditik gora Donostiako auzotan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko
2026/11/20

Azaroaren 22tik abenduaren 13ra 

gimnasio miniestadio
Kirola
Anoetako Miniestadioko gimnasioa azaroaren 23an irekiko da
2026/11/20

Gipuzkoako Atletismo Federazioarekin batera diseinatutako gune berria beste urrats bat da 

Udalak Gobernantzaren Europako Bikaintasun Zigilua lortu du berriro
2026/11/20

Aurreko edizioarekin alderatuta, Udalak bere puntuazioa hobetu du, 4tik 3,53ko puntuazioa lortu baitu, eta gehieneko balorazioa lortu du gardentasunari, erantzuteko gaitasunari eta iraunkortasunari dagokienez

 

Haurren Nazioarteko Egunaren aurkezpena
Haurrak eta gazteak Berdintasuna, Giza Eskubideak eta Bizikidetza Kultura
Haurren Nazioarteko Egunaren jaiak hamar urte daramatza haurren integrazioaren eta eskubideen alde
2026/11/20

Azaroaren 20ko egitarauan musika, jolasak, ipuinak eta jarduerak egongo dira

Herritarren partaidetza eta elkartegintza
Intxaurrondok Sorleku parkeaz goza dezake jada
2026/11/19

Marrutxipiko parke berriak jolasguneak, berdeguneak eta topaguneak izango ditu auzokideen partaidetzarekin diseinatutako proiektu batean

Herritarren partaidetza eta elkartegintza
46 hautagaitza Urrezko Danborrerako eta 65 Domina Hiritar Merezimenduaren Dominetarako
2026/11/19

Udaleko Bozeramaileen Batzordeak abenduaren 1ean landuko du bi sarien aukeraketa

Donostiatruk kartela azaroa
Gune publikoa, Hondakinak eta Ingurumena
Donostiatruk azoka azaroaren 21ean itzuliko da Tabakalerara
2026/11/19

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin batera

denok jokoan
Kirola
Donostia Kirolak kirol inklusiboa bultzatuko du, 'Denok jokoan' programaren lehen edizioarekin
2026/11/18

Programak sentsibilizazio-jarduerak, erakustaldiak, kirol-jarduera irekiak eta lehiaketak konbinatuko ditu, herritar guztiei kirol egokitua ezagutarazteko

Euskara
Euskaragida, euskarazko produktuen gida argitaratu da 12 urte arteko haurrentzat
2026/11/17

Liburu, joko, musika eta bestelako berritasunei buruzko informazioa jasotzen du

Garapen ekonomikoa eta enplegua
Alkateak lehiakortasunaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko itun handi bat proposatu du
2026/11/17

​​​Jon Insausti enpresekin, eragile ekonomikoekin, zentro teknologikoekin, unibertsitateekin eta erakundeekin bilduko da datorren astetik aurrera, hiriko ekonomia indartuko duen ibilbide-orri komun bat adosteko

Berdintasuna, Giza Eskubideak eta Bizikidetza
Udalak funtsezko urratsa eman du La Cumbre hiriaren ondare eta memoria demokratikorako gune izan dadin
2026/11/17

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Estatuari formalki eskatzea jauregia doan lagatzea, memoria demokratikoa berreskuratu, babestu eta hedatzeko proiektu bat garatzeko

calle san martin
Gune publikoa, Hondakinak eta Ingurumena
Udala San Martin kaleko zuhaitzak berritzen hasi da gaur, eta 13 ginkgo berri landatuko ditu
2026/11/17

San Martin kaleko 22. zenbakiaren aurrean bost zuhaitz-ale kendu dira, kaltetuta zeudelako

Berdintasuna, Giza Eskubideak eta Bizikidetza
'HAUTSI', azaroaren 25eko Indarkeria Matxisten aurkako Eguneko kanpainaren leloa
2026/11/17

Aurtengo ekimenak erantzukizun kolektiboan jarriko du arreta, eta isiltasuna hausteko deia egingo du 

Herritarren partaidetza eta elkartegintza
Altzak Ekialdeko Barrutiko elkarteen lehen azoka hartuko du larunbatean
2026/11/16

23 elkarte eta taldek hartuko dute parte Harria parkean 10:00etatik aurrera, euren eguneroko lana ezagutarazteko 

Gizarte-zerbitzuak
Jon Insaustik laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari etxegabetutako familiei etxebizitzak eskaintzeko
2026/11/12

Alkateak "Donostian inor kalean ez uzteko" konpromisoari eutsi dio, eta horretarako Alokabidek hirian dituen 474 etxebizitzetara jotzea eskatu du

Mugikortasuna
Banaketa ibilgailuen zirkulazioa berrantolatuko da Loiola kalean, Topoaren geltoki berriaren irekiera dela eta
2026/11/12

Oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta merkataritza jardueraren eta pertsonen fluxu berrien arteko bizikidetza errazteko

Berdintasuna, Giza Eskubideak eta Bizikidetza
Udalak terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei omenaldia egin die
2026/11/10

Oroimenaren monolitoan egindako ekitaldian

 

Etxebizitza eta Hirigintza
Udalak aurrerapauso garrantzitsua eman du Martuteneko kartzela donostiarrentzako etxebizitza-aukera bihurtzeko
2026/11/10

Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman dio Txomin Enea II birpartzelazioari, funtsezko urratsa hirian etxebizitzak eraikitzeko bidean aurrera egiteko

Igeldo
Gune publikoa, Hondakinak eta Ingurumena
Udalak Igeldo auzoko saneamendu sarea berrituko du
2026/11/10

Hondakin urak ponpatzeko estazio berri bat eraikiko da Tximistarrin

Agenda kulturala

Donostiako jardueren agenda abiapunturik onena da hiriak eskaintzen dizkizun plan guztiak ezagutzeko.

Kultur agenda osoa, adin guztietarako ekitaldi, kontzertu, erakusketa, antzezlan, jaialdi eta jarduera nagusiekin eguneratua.

App-ak eta Sare Sozialak

Donostiako Udalaren sare sozialen eta aplikazio mugikor ofizialen bidez hiriarekin konektatzera gonbidatzen zaitugu.

Aukeratu zure beharretara ondoen egokitzen den sare soziala, hirian gertatzen den guztiaren berri izateko, eta deskargatu gure App-ak, udal-zerbitzuak beti zure gailuan izateko.

Prentsa Aretoa

Donostiako Udaleko Prentsa Aretoak gune bakar batean biltzen ditu udal-gaurkotasunarekin lotutako informazio eta baliabide guztiak.

Bertan, azken komunikazioetako materiala deskargatu, zuzeneko emanaldietara sartu eta identitate korporatiboaren material ofiziala eskura daiteke.

Komunikabideen lana errazteko, informazio publikorako sarbidea hobetzeko eta komunikazio irekiagoa eskaintzeko pentsatutako gunea.

Podcasten atala

Gure podcastek hirian gertatzen dena ezagutzeko beste modu bat eskaintzen dizute: erosoa, hurbila eta zure erritmoan.

Udalaren bizitzara hurbiltzeko eta bere proiektuak ezagutzeko beste modu bat.

Atal honetan, udal sailen proposamenak soinu-formatuan aurkituko dituzu, elkarrizketa eta solasaldi tematikoetatik hasi eta informazio-kapsula txikietaraino.