Berdintasunaren aldeko elkarteentzako laguntza

Intereseko informazioa

Dirulaguntzen deialdia

Udalean urtero dirulaguntzen deialdi bat egiten dugu, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten jarduerak eta proiektuak babesteko, eta emakumeek udalerriko bizitza politikoan, ekonomikoan, sozialean eta kulturalean gehiago parte har dezaten sustatzeko.

Laguntzak alor hauetan emango dira:

  • emakumeen eskubideei buruzko ikerketa-, sentsibilizazio-, prestakuntza- eta dibulgazio-proiektuak
  • emakumeen egoerari buruzko elkarrizketa eta hausnarketa bultzatzen duten, sareak sortzen laguntzen duten eta erabakiak hartzerakoan lidergoa eta parte-hartzea indartzeko jarduerak sustatzen dituzten proiektuak
  • emakume- eta lankidetza-elkarteen arteko trukea eta lankidetza sustatzen duten proiektuak, genero-ikuspegia duten programak sortzeko elkarrekin
  • emakumeen historia eta pentsamendu feminista ikertzeko eta berreskuratzeko proiektuak, eta emakumeen erreferentziak eta genealogiak sortzeko proiektuak
  • ezaugarri espezifikoak dituzten emakumeen kolektiboen bizi-baldintzak hobetzeko proiektuak
  • berdintasunaren arloan gizonak sentsibilizatzea eta inplikatzea sustatzen duten proiektuak

Egoitza edo ordezkaritza eta jarduera-eremua Donostian duten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek jaso ditzakete dirulaguntza hauek.