Garapenerako Lankidetzako dirulaguntzak

Intereseko informazioa

Dirulaguntzen deialdia 

Udaletik urtero bultzatzen dugu diru-laguntzen deialdia, gizarte-eraldaketarako eta pobreziaren aurkako epe luzeko prozesuak laguntzen dituzten jarduera eta proiektuak babesteko.

Nork eska ditzake

Diru-laguntza hauek jaso ditzakete legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek, egoitza edo ordezkaritza eta jardun-eremua Donostian dutenek.

Zertarako eska daitezke

  • Garapenerako ekimenak bultzatzeko, GGKEen eta Hegoaldeko mugimendu sozial eta herrikoien eskaera zuzenei erantzunez, Giza Garapen Iraunkorraren eta Endogenoaren paradigman kokatutako gizarte-eraldaketako eta pobreziaren aurkako borrokako epe luzeko prozesuak lagun ditzaten eta Planaren zeharkako printzipioak bat etor daitezen.
  • Prozesuak eta proiektuak sustatzeko, baldin eta horien helburua bada giza eskubideak, partaidetza, komunitateen indartzea, genero ekitatea, elikadura burujabetza eta kontsumo kontziente eta arduratsua sustatzea eta bermatzea.
Kontsultatu garapenerako lankidetza eta hezkuntzako prouektuetarako eskaintzen ditugun laguntza zuzenak.