Elkarteentzako dirulaguntzak eta laguntzak
Intereseko informazioa
Diru-laguntzak
Udaletik urtero diru-laguntzen deialdia bultzatzen dugu bakearen, giza eskubideen, oroimen historikoaren eta gutxiengoen errespetuaren aldeko jarduerak babesteko.
Nork eska ditzake
Diru-laguntza hauek jaso ditzakete legez eratutako irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeek, egoitza, ordezkaritza eta jardun eremua Donostian dutenek.
Zertarako eska daitezke
-
Elkarteen jarduera sustatzea
-
Giza Eskubideak sustatzea, guztion arteko bizikidetzarako oinarri gisa
-
Erakundeen konpromisoa betetzea, hirian elkarte-jarduera sustatzeko eta honako hauen aldeko proiektuak eta jarduerak bultzatzeko:
-
Giza eskubideak, bakea, bizikidetza eta biktimen aitortza
-
Aitortu gabeko edo behar bezala ikusarazi gabeko memoria historikoa berreskuratzea
-
LGTBIQ pertsonen eskubideak ikusaraztea
-
Elkarteei udal lokalak lagatzea
Udalak hiriko irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteei udal lokalak lagatzeko zerbitzua du.
Bakearen eta Giza Eskubideen Etxetik giza eskubideak eta bakea, oroimen historikoa, askatasuna, aniztasuna eta terrorismoaren eta jazarpen-indarkeriaren biktimen babesa sustatzen duten elkarte eta erakundeei lokalak lagatzea kudeatzen dugu.