Kultura-aniztasunerako dirulaguntzak

Intereseko informazioa

Dirulaguntzak 

Udaletik urtero diru-laguntzen deialdia bultzatzen dugu pertsona guztien eskubide sozial, zibil eta politikoak sustatzen dituzten jarduera eta proiektuak babesteko, baita arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitza eta aniztasunaren aldeko kulturarteko politikak garatzeko ere.

Nork eska ditzake

Diru-laguntza hauek jasotzeko aukera dute legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek, egoitza edo ordezkaritza eta jarduketa-eremua Donostian dutenek.

Zertarako eska daitezke

Diruz lagundu daitezkeen 2 kategoria daude:

  • A taldea: kultur aniztasunaren inguruko ikerketa proiektuak. Ideia edo proiektuak ere aurkeztu daitezke.
  • B taldea: harrera, sentsibilizazio, elkarbizitza eta parte-hartze proiektuak.
    • Kulturarteko ikuspegi batetik bultzatzea jatorri eta kultur aniztasunaren kudeaketa
    • Elkarrizketa, topaketa eta interakzioa ahalbidetzea
    • Giza eskubideak bermatzea, eta tratu eta aukera berdintasuna sustatzea
    • Jatorri askotariko pertsonen parte hartzea bultzatzea eta haien ahalduntzerako dinamikak aurrera eramatea
    • Euskara  kohesiorako elementu gisa sustatzea
    • Elkarlana, esperientza trukea eta sareko lana bultzatzea