Emakumeen kulturarteko gunea
Intereseko informazioa
Emakumeen kulturarteko gunea
Jatorri askotariko emakumeen kulturarteko guneak hirian bizi diren emakume migratzaileen beharrei erantzun nahi die.
Horretarako, gune eroso bat eskaintzen dizugu, astero saio ezberdinak egiten ditugun lekua honako hauetarako:
- errealitateak eta bizipenak partekatzeko
- irtenbide kolektiboak bilatzeko
- zailtasunetatik ikasteko
- banakako eta taldeko lorpenak ospatzeko
Parte hartzen duten emakumeei babesa emango dieten sare komunitarioak sortzen dira, eta beraien bizitzei buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna indartzen da.
Proiektua Emakumeen Etxean garatzen da, hau, hainbat jatorritako emakume migratzaileen gune bihurtu da, elkar ezagutu, beren egoerak, kezkak, baliabideak, estrategiak, lorpenak, beharrak eta aukerak partekatu ahal izateko.
Doako zerbitzua da, parte hartzeko interesa izanez gero jar zaitez kontaktuan Emakumeen Etxearekin.