Agiriak eta ziurtagiriak
Intereseko informazioa
Nola eskuratu dezaket errolda bolante edo ziurtagiria?
4 aukera dituzu:
- aurrez aurre: Udalinfoko edozein bulegotan
- telefonoz: 010 edo 943 481 000 telefonoetara deituz. Posta arruntez bidaliko dizugu
- online: sartu Nire karpeta eta deskargatu. Horretarako, zeure burua ziurtagiri digital batekin identifikatu beharko duzu
- autotramitazio-makinak: Identifika zaitez makinan zure nortasun agiriarekin, eta berehala deskargatu ahal izango duzu
Zer errolda bolante edo ziurtagiri mota daude?
Banakakoa: eskatzailearen erroldatzea jasotzen du.
Etxebizitza berean inskribatuta pertsonena: etxebizitza berean bizi diren pertsona guztien erroldatzea jasotzen du. Agiri hori eskatzeko, nahitaezkoa da pertsona horiek guztiek baimena ematea.
Zer alde dago bolantearen eta ziurtagiriaren artean?
Bolantea: tramite gehienetarako balio du eta momentuan ematen da.
Ziurtagiria: idazkariak eta alkatetzak sinatzen dute. Bakarrik erabiltzen da beste erakunde batzuek berariaz eskatzen dutenean (epaitegia, bankuak, notarioa eta abar).