Erroldatzea
Eskatu DGT-n zure errolda datuak eguneratzea
Intereseko informazioa
Zer da errolda?
Erregistro bat da, non Donostian ohiko bizitokia duten pertsona guztiek inskribatu behar duten.
Erroldak udalerriko bizilaguna zarela aitortzen dizu.
Zertarako balio du?
Erroldak aukera ematen dizu:
- Donostian bizi zarela egiaztatzea
- Udalaren hainbat zerbitzu publiko eskuratzea
- botoa emateko eskubidea erabiltzea, hala dagokionean
Nahitaez erroldatu behar dut?
Bai. Zure ohiko bizitokia hirian badago, erroldatu beharra daukazu.
Gainera, udalerri bakar batean egon zaitezke erroldatuta.
Bizitokia udalerri batean baino gehiagotan badaukat, non erroldatu behar dut?
Urteko tarterik handiena bizi zaren udalerrian erroldatu behar duzu. Ezin zara egon aldi berean 2 udalerritan erroldatuta.