Atzerritarrak
Intereseko informazioa
Atzerritarrok ere erroldatu behar dugu?
Bai. Udal erroldan, bertan bizi diren pertsona guztiak jasota daude, Espainiako nazionalitatea nahiz atzerrikoa izan, egoera administratibo erregularra edo irregularra eta adina kontuan hartu gabe.
Erroldak zenbait zerbitzu eskuratzeko aukera ematen dizu hala nola gizarte laguntzak eta dirulaguntza, Banakako Osasun Txartela eskatu ahal izatea, adingabeak eskolaratzea eta abar.
Europar Batasunaz kanpoko atzerritarra bazara, aldian-aldian berritu behar duzu zure inskripzioa.
Errolda berritu edo berretsi behar dugu?
Bai, ondorengo egoeratan:
- Bizileku baimen iraunkorrik ez baduzu eta Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarra baldin bazara: erroldako izen ematea 2 urtean behin berritu behar duzu.
- Bizileku baimen iraunkorra duen atzerritarra baldin bazara: erroldako izen ematea berretsi beharko duzu 2-5 urtean behin, kasuan kasu.
Emandako epean interesdunak berritzeko izapidea egingo ez balu, baja ebazpena emango da eta horrek Biztanleen Erroldan baja ematea ekarriko du.