Euskara ikastaro espezifikoetarako laguntzak

Sartu euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko izapidera
Sartu merkataritzako eta ostalaritzako langileentzako euskara ikastaroak eskatzeko izapidera
Sartu langabeentzako doako euskara ikastaroak eskatzeko izapidera

Intereseko informazioa

Udalak doako euskara ikastaroak antolatzen ditu hiriko euskaltegiekin lankidetzan (HABEren erregistroan izena emandako euskaltegi pribatu homologatuak), langabezian dauden donostiarrentzat.

Donostiako Udalak euskara ikastaro espezifikoak antolatu ohi ditu, urtean bitan, hiriko merkatari eta ostalarientzat, gremio horietako elkarte eta federazioekin eta hiriko euskaltegiekin elkarlanean.

AISA euskarara hurbiltzeko harrera-ikastaroa da, etorkinei zuzendua, HABEk antolatzen duena
Helburua euskara ikasten hasteko lehen urratsak ematea da.

Horretarako, gizartea ezagutzeko aukera ematen duten gaiak landuko dira:

  • agurrak
  • familia
  • eskola
  • garraioa
  • zenbakiak
  • merkatua

Ikastaroa modu presentzialean edo online egin daiteke.

Erlazionatutako estekak:

Udalak, hiriko euskaltegiekin elkarlanean, 16 urtetik gorako gazteentzako euskara klaseak antolatzen ditu urtarrilean eta uztailean.

Izena emateko epea: 2026ko maiatzaren 13tik 29ra

Ikastaroaren ezaugarriak:

  • Ikastaroa ekainaren 29tik uztailaren 17ra izango da
  • Ordutegia: 9:30-13:30. lau ordu egunero
  • Maila eta auzoaren arabera osatuko dira taldeak
  • Asistentzia derrigorrezkoa da
  • Ikastaroa doan izango da ikaslearentzat

Izena emateko epea: 2026ko maiatzaren 13tik 29ra

  • Izena emateko fitxa ikastetxeetan, euskaltegietan edo Euskara Zerbitzuan bete behar da.
  • Euskara maila zehaztu behar da.
  • Ikastetxek irakasleak betetzea komeni da.
  • Bestela lotura honetan klik eginda jakin daiteke maila: Euskara maila jakiteko lotura

Ikastaroaren ezaugarriak:

  • Ikastaroa ekainaren 29tik uztailaren 17ra izango da
  • Ordutegia: 9:30-11:30 edo 11:30-13:30 bi ordu egunero
  • Maila eta auzoaren arabera osatuko dira taldeak
  • Asistentzia derrigorrezkoa da
  • Ikastaroa doan izango da ikaslearentzat

Ikastaro hauen helburu nagusia da euskara hurbiltzea guraso erdaldunei, eta hitz egiten dutenei beren maila hobetzeko aukera ematea.

Ikastaro hauen helburua da, 2-12 urte bitarteko haurrak dituzten guraso erdaldunak eta haur horien aiton-amona erdaldunak euskarara hurbiltzea batetik,  eta bestetik guraso zein aiton-amona euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea.

Erlazionatutako dokumentuak