Langabetuak
Sartu langabeentzako doako euskara ikastaroak eskatzeko izapidera
Intereseko informazioa
Ikastaroaren ezaugarriak
- Ikastaroak presentzialak dira.
- matrikulatzerakoan ikasle bakoitzari zenbaki bat ematen zaio, eta horren bidez ezartzen dira euskara maila berdina duten ikasleen artean eskolatzeko lehentasunak.
- Ikastaroa hasi aurretik euskara maila zehazteko proba bat egiten da.
- Ikastaldeak euskara mailaren arabera osatzen dira, eta ikaslea dagokion euskaltegian eskolatzen da. Hau da, ezin da euskaltegia aukeratu.
- Asistentzia derrigorrezkoa da, eta ikaslea bi egunetan eskoletara joaten ez bada, ikastarora joateko eskubidea galtzen du. Baja bat justifikatutzat onartzen da honako egoeretan: gaixotasuna edo lana aurkitzea. Horretarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da euskaltegian.
- Baja bat gertatzen denean, itxaron zerrendan dagoen lehen pertsona sartzen da taldean, betiere ikastaro horri dagokion maila baldin badu (hasieran egindako euskara mailaren probaren arabera) eta baja ikastaroaren zein momentutan gertatu den kontuan izanda.
Langabeentzako doako euskara ikastaroak 2026
Ikastaroaren datak:
Izena emateko epea: 2026/08/30 - 2026/09/30
Izena emateko lekuak:
- On line
- Donostiako edozein euskaltegitan
- Euskara Zerbitzuaren bulegoan (Konstituzio plaza, 2)