Irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako laguntzak

Intereseko informazioa

Dirulaguntzen deialdia

Udalak Euskararen Ekimen Estrategikoak. Donostiako Plan Orokorra garatzeko dirulaguntzak ematen dizkie irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeei.

Nork eska ditzake

Diru-laguntza hauek jasotzeko aukera dute legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek, egoitza edo ordezkaritza eta jarduketa-eremua Donostian dutenek.

Zertarako eska daitezke

Ematen ditugun dirulaguntzek 3 deialdi izango dituzte:

  • Auzoetako plan integralak: euskara batzordeen plan integralak garatzeko. Auzoaren diagnostikoa egiten da eta lehentasunak ezartzen dira.
  • Jarduera zehatzak: euskararen normalizazioa helburu duten proiektu zehatzak egingo dituzten erakundeentzat.
  • Gau Beltzeko eta Euskararen Eguneko egitarauak: plan integrala aurkeztu ez duten auzoetan Euskararen Eguneko eta Gau Beltzeko egitaraua garatzeko.